Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2007/05/03
Esperientzia eta gaztetasuna bateratzen duen apustua, politika egiteko bultzada berri bat bilatzeko
EAJ-PNV-k ZARAUZKO UDALETXERAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA AURKEZTU DU
Esperientzia eta gaztetasuna bateratzen duen apustua, politika egiteko bultzada berri bat bilatzeko
-
Foto candidatura de Zarautz
Hauteskunde ekitaldia - 2007/05/03
Hilabeteak lanean burubelarri ibili eta gero, EAJ-PNV-k hurrengo udal hauteskundeetarako zerrenda osatuko duten hautagaiak aurkeztu ditu. Villa Mundan egin den ekitaldi honetara kandidatura osatzen duten kideak eta, hauei babesa emateko asmoz, hainbat alderdikide ere hurbildu dira.
Imanol Lasak, EAJ-PNVk Zarauzko Udalerako aurkeztu duen hautagaiak, banan- banan aurkeztu ditu bere hautagai zerrenda osatzen duten gizon-emakumeak. Lasaren hitzetan, zerrenda "Zarautz gobernatzeko lana aurrera eramateko gai izango diren pertsona baikorrak, bihotz handikoak, kreatiboak, konstruktiboak, positiboak, helduak eta zintzoak osatzen dute".
EAJ-PNVren hautagai zerrendak esperientzia eta gaztetasuna bateratzen ditu. Azpimarratzekoa da gaur egun Udalan dauden zinegotzien artean bost errepikatzen dutela: Imanol Lasa, alkateordea eta Euskara zinegotzia, Maribel Albizu, Gizartekintza zinegotzia, Javier Zarraonandía, Gazteria eta Hezkuntza zinegotzia, Jose Mari Agirre, Kultura zinegotzia, eta Joaquin Landa. Horrela, alderdi jeltzaleak berrikuntzari, Zarautzi haize berri bat, gidaritza berri bat emango dion politika egiteko bultzada emateko aurpegi berri eta gazteak aukeratzea hautatu du.
EAJ-PNVren Zarauzko Udaletxerako zerrendaburua den Imanol Lasak aurkeztutako taldea "talde berria, ilusioz beteta, lanean jarraitzeko prest, eta umoretsua" dela adierazi du. Elkarlana eta taldea osatzen duten kideen artean dagoen elkartasuna izan dira Imanol Lasak azpimarratu nahi izan dituen ezaugarriak. Lasaren ustez, "elkartasuna eta taldea beharrezkoak dira, taldean lana egin nahi dugu, norabide berdinean arraunean egiten dugun taldea gara".
Hauteskunde programa eta webgunea
Azkenengo hilabete hauetan, elkarlanean ibili dira herriko gizarte eragile eta elkarteekin berain proposamenak jasotzen. Gainera, zarauztar guztien postontzietara bidali zen inkestaren datuak aztertu dituzte zarauztarrek dituzten lehentasun eta beharrak ezagutzeko asmoarekin. Honela, Imanol Lasak "EAJ-PNV-k hurrengo legealdian jarraitu behar den ibilbidea ondo ezagutzen duela" adierazi du. Ibilbide hau, alderdi jeltzalearen hautagaiaren ustez, "hauteskunde kanpainako lehenengo egunean aurkeztuko dugun programan ondo isladatuta geratu da jaso ditugun iradokizunei esker".
Hautagai zerrendaren aurkezpenean EAJ-PNVren hurrengo legealdirako oinarrizko lan ildoak ezagutzeko eta hauei buruz iritzia emateko eratu den webgunea ere ezagutzera eman da. www.eginbehardugu.com/zarautz helbidea martxan da dagoeneko herritarrek EAJ-PNV-k Zarautzerako aurkezten dituen proiektu estrategikoak ezagutu ahal izateko. Halaber, Zarauzko Alkatetzarako hautagaiak, Imanol Lasak, bere webgunea du. http://www.imanollasa.com/ helbidean Zarauztarrek EAJ-PNV-k Zarautzen sortu dituen albisteak, Imanol Lasaren Zarautzi buruzko iritzi artikuluak edo alderdi jeltzaleak antolatuko dituen ondorengo jarduerak ere begiratzeko aukera izango dute.
Hemen hautagaien argazkia duzue.
Nabarmenak...
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


