Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Aitziber Egaña Callejo izango da EAJ-PNVren Asteasuko alkategaia Udal hauteskundeetan
Asteasu auzo guztietako herritarren kohesiorako eta garapen ekonomiko, hezitzaile, sozial eta kulturalerako aukera berrien iturri izatea
Asteasuko EAJ-PNVko alderdikideek Aitziber Egaña Callejo izendatu dute alkatetzarako hautagai gisa maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako. Biologia Zientzietan litzenziatua Nafarroako Unibersitatean, gaur egun Administrazio Publikoan ari da lanean.
Zerrendaburuak aurreratu duenez, EAJ-PNVrentzat berebizikoa da “elkarbizitza politikoa, soziala, ingurumenekoa, kulturala eta genero-berdintasunekoa lortzen laguntzen jarraitzea”. Izan ere, bere helburu nagusia “Asteasu bazterketarik gabeko udalerri izatea da; denentzat atseginagoa eta bizikideagoa. Asteasu, guztiontzat herria izatea”.
Horrez gain, aurreikusi dituen lan-ildoen artean, “Asteasu auzo guztietako herritarren kohesiorako eta garapen ekonomiko, hezitzaile, sozial eta kulturalerako aukera berrien iturri izatea” nabarmentzen da. Horretarako, jakinarazi duenez, “ingurumenean eta pertsona ahulenen gizarte-babesean arreta berezia” jarriko duela agindu du.
Destacados...
Urnieta
03/07/2026
Zarautz
30/06/2026
Oarsoaldea
24/06/2026
Noticia
18/06/2026
Gipuzkoa
10/06/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS



