Gipuzkoako EGIk antolatutako formakuntza saioa Orion
Gipuzko Buru Batzarreko presidente izendatu berria, Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Orion izan da gaur Gipuzkoako EGIko hainbat militante gazterekin Estatus Berriaren inguruko hausnarketa partekatzeko.
Asko izan dira landu dituzten gaiaren ikuspegiak: euskal autogobernuaren egoera, “higadura isila” izendatu den birzentralizaziorako joera, Estatus Berriaren esanahia, Estatuarekiko nahi dugun harreman berria eta horren beharraren zergatiak, ...