Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Herritarrak animatu dituzte Europako hizkuntza gutxituen aldeko ekimena sinatzeko
Vitoria-Gasteizeko ganberan ordezkaritza parlamentarioa duten taldeek adierazpen instituzionala onartu dute, “Minority Safe-Pack europar ekimena babesteko, gutxiengo nazionalen segurtasunaren alde, eta Europar Batasuneko arau-garapen batzuen alde, ahalbidetzen dutenak gutxiengoen eskubideak, hizkuntza-eskubideak eta beren kulturak babestea
Eusko Legebiltzarrak euskal herritarrak animatu ditu “Minority Safety-Pack” ekimena babes dezaten, Europako hizkuntza gutxituen eskubideen alde. Horretarako, legebiltzar-talde guztiek adierazpen instituzionala adostu dute. Herri-ekimenaren ildo beretik, adierazpen horrek Europar Batasunari eskatzen dio Europa osoko kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren ardura bere gain hartu eta egiazko sustatzaile izan dadila. Era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuei eskatu die behatu dezatela gutxiengoen eskubideak babesten dituzten Copenhagueko irizpideak.
Era berean, Maialen Gurrutxaga legebiltzarkide jeltzalearen ustez, “Minority Safe-Pack” delakoak hainbat lege-proiektu dakartza, gutxiengo nazionalen segurtasunaren alde. “Europar Batasuneko arau-garapen batzuk dira, ahalbidetzen ahalbidetzen dutenak sustatzea gutxiengoen eskubideak, hizkuntza-eskubideak eta beren kulturen babestea”, esan du.
Europar Herri-Ekimena demokrazia zuzenerako tresna bat da, Europar Batasunak 2012an aurkeztutakoa. Hori dela eta, “kide diren gutxienez zazpi estatutako milioi bat herritar baino gehiagok herri-ekimen bat babesten dutenean, Europar Batzordeak proposamena aztertzeko betebeharra dauka”.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
22/04/2026
LAZKAO
13/04/2026
Gipuzkoa
30/03/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


