Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Azkeneko buztankadak izango direlakoan
Aste bukaera honetan herriko batzokiak izan duen erasoaren aurrean, Zumaiako EAJ-PNVk zera adierazi nahi du:
Santelmoetako lehen asteburua pasa da, aspaldikoan baina askoz eguraldi hobeagoarekin eta betiko kale-giro politarekin. Pozgarria da beti ere, jendea herriko festetan alai ikustea.
Beste ezaugarri batzuk ere izan dituzte egun hauek. Herria “apaindu” duten kartel eta pankarta andana ikusita bati okurritzen zaio pena dela Aste Santuko egunetan, “Ocho apellidos vascos”en eraginez zenbat kanpotar hurbildu zaigun kontutan, “girotze eta apainketa” lanak aurretiaz egin ez izana… San Telmo ermita bera eta San Juan Iturri bisitatu ez ezik, Zumaiara etorritako turistek filmean parodiatzen den giroan erabat murgilduta ibiliko bait ziren. Batek daki kartelada ez ote litzatekeen “errekurtso turistiko” berria bilakatuko.
Herriko kaleetan batzuk sortu nahi izan duten giro horrek behar bada bultzatuta –edo ez-, beste behin ere EAJ-PNVren batzoki bat (oraingoan beste behin, geurea) erasotua izan da. Jakina da baten batzuentzat, itxura denez, batzokiko ikurriña -euskarri eta guzti- lapurtzea edo leihoko kristalak apurtzea “herri-borrokan” puntuak ematen dituen jarduera dela. Seguruenik bestelako “puntuak” lortzeko ezintasunak ere eramaten ditu baten batzuk ordu txikiko “kirol jardueretara” (ikurriña kentzeko eskalada edo kristalak puskatzeko botila jaurtiketa saioak egitera, alegia). Edo, akaso, Atez Atekoaren txintxilikario faltan, beiraren edukiontziari egindako boikot aktibotzat jo dute saioa… batek daki.
Txantxak alde batera utzita, gauza bat argi dago: hainbeste hamarkadetan gure artean sektore politiko batek erein duen intolerantziak, sektarismoak eta elkarrekiko begirunerik ezak, oraindik orain “demokraziaren eta bide politiko soilen” garai hauetan, bere buztankadak jotzen ditu. Azkenekoak izango direlakoan.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
22/04/2026
LAZKAO
13/04/2026
Gipuzkoa
30/03/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


