Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
20/11/2012

BAKARTXO TEJERIA LEGEBILTZARREKO PRESIDENTE BERRIA

41 urteko GBBko burukidearen laugarren legegintzaldia izango da hau. Hemen dituzue bere lehenengo hitzak bere ardura berriari ekin aurretik. Zorionak Bakartxo!
BAKARTXO TEJERIA LEGEBILTZARREKO PRESIDENTE BERRIA

Egunon guztioi,

Ongi etorri legebiltzarkide guztiak.

Lehendabizi, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuet Eusko Legebiltzarraren buru izendatu nauzuelako.

Eskerrak eman ere orain aurreko Legealdian mahaiko kide izan direnei eta bereziki mahai burua izan den Arantxa Quiroga andreari.

Zorionak legealdi honetan, nirekin batera mahaia osatzen duzuenoi: Juanjo Agirrezabala, Blanca Roncal, Anton Danborenea eta Iñigo Iturrate, jaun andreei.

Gaur, azaroak 20, 20-N, gogora ekarri behar ditugu Legebiltzar honetako eraildako kideak: Gregorio Ordoñez, Fernando Buesa eta gaurko egunez duela 28 urte hil zuten Santi Brouard. Guztion oroimenean, inoiz gehiago ez. Bakea eta askatasuna.

Hemendik aurrera, lanera. Elkarlanera.

Hamargarren Legealdia zabaldu dugu. Egoera ekonomiko larritik irteteko eta garai politiko berria eraikitzeko atarian jartzen gaituen legealdia.

Herri honen ordezkariak gara, herritarren borondatearen, ordezkari eta bakarka, taldeka edo guztiok batera, eskuz alda ezina den ardura politikoa eta soziala dugu. Legebiltzar honetan datza Herri honen ordezkaritza politikoa eta horren ondorioz herritarren eta Herriaren burujabetzaren ordezkaritza.

Politika, ekonomia, gizartea, demokrazia, hitza, eztabaida, akordioa, bakea, elkarlana izango dira, izan behar dute, gure egitekoaren ardatzak.

Legebiltzarrean, bakegintza. ETAren indarkeriarik gabeko legealdia dugu lehen aldiz eta Euskadiko aukera politiko guztiak gaude hemen, herri-ordezkari. Urte asko, gehiegi, eman ditugu berria oraindik jaio gabe eta zaharra amaitu ezinean. Jaio da berria, eta orain, hemen zabaltzen dugun X. Legegintzaldi honetan, bakea eta elkarbizitza berria eraikitzeko oinarriak jartzeko urteak ditugu. Eta Euskadiren normalizazio politikoa adosteko agintaldia. Ez dezagun hau ahaztu, gizarte eta Herri honi zor baitiogu eta ez bagenu egingo berak, gizarteak, eskatuko lizkiguke kontuak.

Legebiltzarrean, demokrazia lege. Eta demokrazian dena ez da zilegi. Lehia politikoa zilegi da, eta ona. Askatasun eskubidearekin eta aniztasun politikoarekin doa bakoitzak berea defenditzea eta besteekin lehiatzea. Baina lehia politikoa, demokrazian, ez dugu herria zatitzeko egin behar. Alderantziz: Legebiltzarrean, joko politiko eta demokratikoa herria elkartzeko, eraikitzeko, ditugula izan behar dugu gogoan. Bidezko erabakiak hartuz. Erabakiari begirunea izanez, eta erabakiak betez.

Legebiltzarrean, elkarlana. Hau, denon arteko zeregina da. Guztien arteko lana. Denok gaude. Bazterkeriarik gehiago ez, ez inork inposatutakorik, ez norberak bere buruari ezarritako kanporaketarik. 75 legebiltzarkide gara, guztiok ordezkatzen dugu herri hau. 27, 21, 16, 10, 1, horrela erabaki dute herritarrek legealdi honetarako, gizarte honen aniztasunaren ispilu.

Legebiltzarra, hitzaren etxea da. Hau ez da edozein leku. Ez dezagun hitza alferrik galdu, ez dezagun hitza hustu. Hitza ez da edozer gauza: ez da elkarri harrika egiteko; hitza, herriari zerbitzu egiteko erreminta da, akordioetara iristeko ezinbesteko tresna. “Dena eman behar jako maite den askatasunari” idatzi zuen Lauaxetak baina esan zuen ere: “El Derecho tiene que defenderse con razones, con serenidad. La injusticia usa de armas”, hemen gara hitzaren eta arrazoiaren etxean, hori da gizalegea, hori gure legea.

Legebiltzarra, akordioen arragoa. Beti behar luke hala izan. Larrialdian, are gehiago. Herriak eskatzen du, eta behar du; zor diogu. Une ekonomiko zaila daukagu. Herritarrek agindua eman digute arazoei serio eta benetan heltzeko. Gastua neurtu, ekonomia berpizten lagundu, gizartearen ongizatea bermatu, estu eta larri daudenak lehenetsi. Eta hori, akordio zabalen bidez.

Politikaren garaia da. Esperantzari leiho bat zabaldu behar diogu Legebiltzarretik. Itxaropena behar du Herri honek. Itxaropena, gogoan hartuz politikan pazientzia behar dela. Politikako prozesuek, demokrazian, denbora behar izaten dute mamitzeko eta eraginkor izateko. Politika duina eta erakargarria, hori egin behar dugu.

Por tanto, una política atractiva a los hombres y mujeres de hoy, de servicio a la sociedad, de trabajo en común, procurando aminorar la distancia entre la política y la sociedad, a la que nos debemos y evitando en todo momento ser factor de división de nuestro pueblo. Desde la presidencia del Parlamento Vasco trabajaré por impulsar el acuerdo, a través del diálogo respetuoso, e inclusivo, sin vetos ni exclusiones. Una cultura del acuerdo que es imperativo político y ético. Además de una exigencia social en este momento de grave crisis económica, que pone en juego el futuro de muchas personas, familia, y el porvenir de Euskadi.

Tenemos que alumbrar esperanza y reactivar la confianza: hay salida. Tenemos la obligación de decirlo, pero sobre todo tenemos que hacerlo. Lo hemos conseguido en tiempos bien difíciles, desde que este Parlamento abrió sus puertas, con una Euskadi en ruinas tras la dictadura. Tenemos voluntad política de sacar a este País adelante, con el Gobierno Vasco y el resto de instituciones y con la fuerza de nuestros hombres y mujeres. Entre todos, lo lograremos.

Esta décima Legislatura que hoy comenzamos tiene que ser la del encuentro entre todos para construir la paz y la normalización política de Euskadi. Iniciamos un tiempo inédito en nuestra historia, con el fin definitivo de la violencia de ETA. Tenemos que construir una paz sólida, para que no se repita la violencia, ni el sufrimiento injusto, padecido durante años por tantas personas y por el Pueblo Vasco. Debemos reconocer la dignidad humana y el respeto a todos los derechos humanos, individuales y colectivos, como principio clave de la política parlamentaria y del ejercicio democrático.

Cuidaré el cumplimiento de las decisiones mayoritarias de esta Cámara, que representa a esta parte del Pueblo Vasco, a 3 de cada 4 vascas y vascos. Son grandes retos que exigen colaboración y entrega. Estoy dispuesta a trabajar junto a todos vosotros, por este fin.

Hitza hitz!

Estamos en el tiempo de la política. En tiempos de esperanza y a la vez, en tiempos difíciles. Noche todavía, con la certidumbre del nuevo día. Y en este momento más que nunca:

“Oi Eskualdunak, ez beha gau beltzari, bainan bai izarreri! Bakea dela zueri! “

X. Legealdia zabalik da.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...