EAJ-PNVk biktimak erdigunean jartzea eskatu du, eta Xenpelar Bertso Eskolari lotutako jardueren inguruan ezagututako salaketen aurrean erantzukizun argiak exijitu ditu
Errenteriako EAJ-PNVk, lehenik eta behin, bere babes eta gertutasun osoa adierazi nahi die Xenpelar Bertso Eskolari lotutako jardueren inguruan erasoak, jazarpena, jokabide matxistak eta eskubideen urraketak salatu dituzten pertsonei, baita haien senide eta gertukoei ere.
Zuhurtzia handienetik eta agintari eskudunei dagozkien ondorio judizial edo penalik aurretiaz atera gabe, ezinbestekotzat jotzen dugu ...