Xarles Iturbe Pasaban: “eskerrik asko gure taldean konfiantza izan duten tolosar guztiei. Tolosaren alde eta Tolosarako lanean jarraituko dugu”
Atzoko hauteskunde egunaren ostean, Tolosako EAJ-PNVk eskerrak eman nahi izan dizkie bere hautagaitzan konfiantza agertu duten tolosarrei. Xarles Iturbe Pasaban hautagai jeltzalea, bigarren indar bozkatuenaren burua, “oso eskertuta” agertu da herritarren babesarekin: "3.464 tolosarren babesa lortu dugu, eta, beraz, pertsona askok babestu dute legegintzaldi honetan egin dugun lana, Olatz Peon ...