EAJ-PNVk Eibarko gobernukide gisa egindako lehen ekitaldiaren balantzea egin du
Eibarko EAJ-PNV udal taldeak Eibarko Udal Gobernuaren lehen urtearen balorazioa egin du PSE-EErekin. Bi taldeek gobernagarritasun ituna sinatu zutenetik hamabi hilabete igaro ondoren, Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu du "balorazio positiboa egiten dugu orokorrean. Hilabeteak daramatzagu Berdintasun, Trafiko eta Mugikortasun, Euskara, Gazteria, Ego-Ibarra eta Ingurumen arloak lantzen eta kudeatzen, Gobernu Batzordeko kide izateaz gain. Gainerako arloekiko koordinazioan bultzatzen dugu, hain beharrezkoa den sailen arteko elkarlana, komunikazioa, gardentasuna eta talde-lana indartzearen alde egiten dugu”.