Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Beasaingo EAJ-PNVko alkate Leire Artolak aldarrikatu duenez, “Euskadiren autogobernu eskubidea ukaezina eta besterenezinak da”
Euskadiko alkateek uztailaren 19an Bergaran parte hartzeko deia egin dute, autogobernua, foru memoria eta euskal munizipalismoaren paper politikoa aldarrikatzeko.
Gernikako Juntetxetik, Leire Artola Beasaingo alkate jeltzaleak azpimarratu du 1876ko Foruen abolizioak eta ondorengo prozesu historikoek subiranotasun eta instituzionaltasun galera progresiboa ekarri ziotela Euskadiri, herriaren borondatearekin zerikusirik ez zuten erabakiak inposatuz. Bere hitzaldian, 1976ko Bergarako Alkateen Mugimenduaren espiritua aldarrikatu du, Euskadiren duintasun politikoaren eta udalerriek herritarrengandik hurbilen dagoen erakunde gisa duten eginkizun nagusiaren adierazpen gisa. “Gaur Gernikan gaude autogobernua eta Euskadiren askatasuna aldarrikatzeko”, adierazi du alkateak.
Artolak defendatu du Euskadiren eskubide politikoak “ukaezinak eta besterenezinak” direla, eta ondare historiko hori gaurkotzeko deia egin du, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta, euskal nazioaren ikuspegitik. Halaber, uztailaren 19an Bergaran egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin du, Euskadiren autogobernua, nortasuna eta onarpen politikoarekiko oroimen eta konpromisorako gune gisa, udalerrien batasuna indartuz, Herriaren motor demokratiko gisa.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



