Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk espazio publikoaren neutraltasuna eta garbitasuna bermatzea eskatu du
Kaleen garbitasuna eta neutraltasuna bermatzea proposatu dute jeltzaleek, erabilera bidegabeak salatuz eta mezu iraingarriak edo mehatxagarriak berehala kentzeko eskatuz.Erostarbe: “Kezkagarria da EH Bilduk ekimen honen aurka bozkatu izana, babesik gabe utziz auzotar guztioi dagokigun eskubide bat”.
Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak maiatzeko osoko bilkuran aurkeztu zuen espazio publikoaren garbitasuna eta neutraltasun politikoa bermatzeko mozioa, EH Bilduk atzera bota zuena.
Mozioak azpimarratzen du kaleak, plazak, fatxadak, hormak, barandak eta espazio publikoko beste elementu batzuk herritar guztien ondare partekatuaren parte direla, eta horiek zaintzea Oñatiko Udalari dagokion bizikidetza eta gizalegezko betebeharra dela.
Amaia Erostarbe bozeramaileak adierazi duenez, "espazio publikoa guztiona da. Garbitasuna, kontserbazioa eta neutraltasun politikoa funtsezkoak dira gure udalerriaren bizikidetzarako, segurtasunerako eta irudirako. Kezkagarria da EH Bilduk ekimen honen aurka bozkatu izana, herritar guztioi dagokigun eskubide bat babesik gabe utziz".
EAJ-PNVk proposatutako mozioak funtsezko hiru puntu ezartzen ditu:
1.- Kale, plaza eta espazio publikoko elementuen garbitasuna eta mantentzea bermatzea, haien harmonia estetikoa eta neutraltasun politikoa zainduz.
2.- Espazio publikoaren edozein erabilera bidegabe salatzea, udal araudiaren aurkako pintada, kartel edo pankarten bidez.
3.- Mezu iraingarri, mehatxagarri edo gorroto mezu oro berehala kentzea, indarrean dagoen ordenantza aplikatuz.
EAJ-PNVk Oñati garbi, seguru eta errespetuzko baten alde lan egiteko konpromisoa berresten du, non oñatiar guztiek espazio komunez gozatu ahal izango duten, gatazkarik eta inolako kalterik gabe.
Nabarmenak...
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


