Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVren ekimen politikoak eta Aldundiaren kudeaketak eraldatuko ditu Hondarribiko eta Bidasoaldeko mugikortasuna eta bizi-kalitatea
Amuteko proiektuak eta Amutaldeko saihesbidea izapidetze-fase aurreratuan daude, trafikoa murriztea, segurtasuna hobetzea eta Mendelu ingurune atsegin eta irisgarriagoa bihurtzea ahalbidetzeko
Argazkiak...
Hondarribiko EAJ-PNVren bozeramaile Maria Serranok azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den lana eta kudeaketa, Hondarribiko eta Bidasoaldeko mugikortasunean hobekuntza historikoa errealitate bilakatzeko. Honako jarduketak gauzatuko dira: alde batetik Hondarribia eta Irun arteko loturak indartuko dira eta bestetik hainbat auzotan trafikoaren eragina murriztuko da, pertsonentzat seguruagoak izango diren hiri-guneak sortzeko.
EAJ-PNVtik nabarmendu dute Bidasoaldeko Mugikortasun Plana ez dela errepide-obra jakin batzuk gauzatzera mugatzen, baizik eta eskualde ikuspegi koordinatu bati erantzuten diola; hau da, pertsonen eguneroko bizitza hobetzeko, auzoen eta udalerrien arteko loturak sendotzeko eta hiri-eremu estrategikoak eraldatzeko pentsatua dagoen ikuspegiari.
“Proiektu oso garrantzitsu baten aurrean gaude, bai Hondarribiarentzat baita Bidasoaldea osoarentzat ere. EAJ-PNVren ekimen politikoari eta Gipuzkoako Foru Aldunditik egindako lanari esker, herritarrek urte luzez eskatu duten konponbidea errealitate bilakatzen ari gara”, adierazi du Maria Serranok.
Jeltzaleek azpimarratu nahi izan dute Mendeluko bizilagun askok urteak daramatzatela entzuten etorkizuneko jarduketei buruz, eta ulergarria dela eszeptizismoa agertzea. Hala ere, gogorarazi dute une honetan Amuteko jarduketa eta Amutaldeko saihesbide berria erakusketa publikoan daudela. Haratago urte honetan bertan lizitatzeko aurreikuspena dago. Lurraldearekin konprometitutako plangintza serio, errealista eta sendoa jarri dugu martxan.
“Normala da zuhurtzia egotea urte askotan proiektuei buruz hitz egin ondoren. Baina orain benetako jarduketen aurrean gaude, plangintza, finantzaketa eta izapidetze aurreratua dituzten jarduketen aurrean. Dagoeneko ez gara paperean dauden ideia edo proposamenez bakarrik ari”, gehitu du Serranok.
EAJ-PNVtik bereziki nabarmendu dute oinezkoentzako eta bizikletentzako ardatz berri baten sorrera; horri esker, Hondarribiko erdigunea, Amute, Mendelu eta Irun modu askoz seguruago eta erosoagoan lotuko dira. Eskualdeko herritar askok luzaroan eskatu duten jarduketa da, eta aurrerapauso handia izango da bi udalerrien arteko eguneroko joan-etorriak oinez eta bizikletaz egiteko.
“Ez gara soilik errepideez ari. Pertsona askok Hondarribia eta Irun artean modu seguruagoan, erosoagoan eta jasangarriagoan mugitzeko aukeraz ari gara; auzoak lotu eta herritarrentzat atseginagoak izango diren espazioak sortzeaz”, gehitu du Serranok.
Amuteko biribilgune berriak eta bidegorri berriak bide-segurtasuna hobetzea, auto-ilarak desagerraraztea eta oinezkoen zein txirrindularien joan-etorriak erraztea ahalbidetuko dute. Gainera, jarduketa horiek auzoak josteko eta Hondarribia eta Irun arteko mugikortasun jasangarria indartzeko estrategia zabalago baten parte dira.
Serranok gogorarazi duenez, “Bidasoaldeak egunero partekatutako espazio gisa funtzionatzen du. Milaka pertsona mugitzen dira egunero Hondarribia eta Irun artean lanera joateko, ikasteko, ospitalera joateko edo beren eguneroko bizitza egiteko. Plan horrek, hain zuzen ere, herritarren eguneroko errealitate horri erantzuten dio eta eskualdearentzat historikoki funtsezkoa den lotura hobetzen du”.
Proiektu garrantzitsuenetako bat Amutaldeko saihesbide berria izango da; horri esker, egun Mendeluk eta Amutek jasaten duten trafikoa nabarmen murriztuko da. Jarduketa horrek, gainera, egungo zeharbidea hiri-ingurune urbanoago eta irisgarriagoa bihurtzeko aukera emango du, eta bizikidetza, segurtasuna eta etorkizuneko garapenak sustatu. Besteak beste, Zubietako Parke Teknologikoa eta Hondarribiarako sarbide osoaren ingurunea.
“Saihesbideak trafikoa arintzea eta Mendeluren benetako bulebarizaziorantz aurrera egitea ahalbidetuko du. Horrek esan nahi du auto gutxiago igaroko direla auzotik, segurtasun handiagoa, zarata gutxiago eta bizi-kalitate hobea izango dutela bertako bizilagunek”, nabarmendu dute.
Halaber, EAJ-PNVk azpimarratu nahi izan du, Bidasoaldeko Mugikortasun Planak eskualde osorako ikuspegi integrala duela, dagoeneko martxan edo aurreikusita dauden jarduketekin; hala nola Arbes-Oinaurre lotunea, Azken Portuko biribilgunea edo Plaiaundiko erreia. Horrela, mugikortasun eredu eraginkorrago, seguruago eta jasangarriagoa sendotzen ari da.
“Zarata sortzera edo eztabaida antzuak planteatzera mugatzen direnen aurrean, EAJ-PNVk beste behin ere erakusten du benetako proiektuak bultzatzeko kudeaketa-gaitasuna, plangintza eta erakundeen arteko lankidetza dituela oinarri, Hondarribia eraldatu eta herritarren egunerokoa hobetzeko”, ondorioztatu du Maria Serranok.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/05/11
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


