Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Latinoamerikako askatasunaren eta eskubide demokratikoen aldeko konpromisoa berretsi du Donostian
Antiguako batzokiak astearte honetan EAJ-PNVk antolatutako ekitaldia hartu du, Kuban, Venezuelan eta Nikaraguan bizi den krisi demokratikoa aztertzeko. Jardunaldian Euskadin errotutako Latinoamerikako elkarteetako ordezkariek parte hartu dute, eta bertan izan dira, halaber, GBBko presidentea, Euge Agirrezabalaga, eta Donostiako alkatea, Jon Insausti.
Topaketan, Venezolanos Euskadi, ADIS, Asociación Cubano-Vasca/Demokrazia kubarentzat eta Asovengui elkarteetako kideek euren herrialdeetako egoera politiko eta sozialari buruzko testigantzak eta gogoetak partekatu dituzte.
Agirrezabalagak batzokiaren izaera sinbolikoa nabarmendu du, “bat egiteko eta borondateak uztartzeko gune” gisa, eta Euskadiren eta askatasunaren alde borrokan ari diren Latinoamerikako herrien arteko lotura azpimarratu du. Ekitaldian egindako hitzaldian, giza eskubideak eta demokrazia balio unibertsal eta partekatu gisa aldarrikatu ditu: “Askatasun indibidualen zein kolektiboen defentsan elkartuta gaude”, adierazi du.
Buruzagi jeltzaleak, era berean, joera autoritarioen aurrean ardura politikoak duen garrantziaz ohartarazi du, eta Luis Ugalde euskal jatorriko jesuitaren hausnarketa ekarri du gogora, boterea eskuratu ondoren kontrol, jazarpen eta askatasunen galtzera eramaten duten dinamiken arriskuei buruz.
Bestalde, Jon Insausti alkateak harrera mezua helarazi die egoera larrietatik ihesi Euskadira iritsi direnei, eta Donostiako komunitate latinoaren ekarpena azpimarratu du. Ildo beretik, Giza Eskubideen Zinemaldiaren hasiera mahaigainera ekarri du; agerian uzten du elkarte-, nazioartean adierazpen- eta protesta-askatasunen ahultzeak markatutako egoera.
Ekitaldia Arrizabalagaren elkartasun mezu argi batekin buruta da, ikuspegi abertzaletik: “EAJ-PNVk ez du inoiz alde batera uzten Euskadiren askapenera bidea, baina, aldi berean, beste herrien askatasunerako bidelagun izaten jarraitzen du. Gora Euskadi askatuta, eta gora Venezuela, Nikaragua eta Kuba. Denak libre”, nabarmendu du Agirrezabalagak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


