Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Jaizubiako eta landa eremuetako edukiontzien egoera salatu du
EAJ-PNVk salatu du aspalditik errepikatzen ari den egoera Jaizubiako elkartearen aurrean dagoen edukiontzien gunean; ohikoa da zaborra edukiontzietatik kanpo agertzea, baita tamaina handiko hondakinak modu desegokian uztea ere.
Gainera, udal taldeak ohartarazi du arazo hau ez dela kasu isolatua, baizik eta udalerriko beste landa eremu batzuetan ere gertatzen ari dela.
Udal taldearen ustez, egoera hau ezin da normalizatu, izan ere, ingurunean, bizikidetzan eta ingurumenean eragin zuzena du.
Testuinguru horretan, EAJ-PNVk gogorarazi du Abotsanitzek eta EH Bilduk osatzen duten udal gobernuak ordenantza berriak onartzeaz harro dabilela, baina azpimarratu du arauak onartzea bezain garrantzitsua dela horiek betearaztea.
“Ez du zentzurik ordenantza berriak onartzen jarraitzeak, dagoeneko indarrean daudenak behar bezala betearazten ez badira”, adierazi dute.
Era berean, EAJ-PNVk beharrezkotzat jotzen du herritarren erantzukizunera ere jotzea, izan ere, hondakinak eta tamaina handiko tresnak modu desegokian uzteak arazoa areagotzen du. Espazio publikoaren zaintza guztion ardura dela gogorarazi dute.
Horregatik guztiagatik, udal taldeak beharrezkotzat jotzen du kontzientziazioa eta kontrol- eta jarraipen-neurriak indartzea, indarrean dauden ordenantzak behar bezala betetzen direla bermatzeko eta egoera hauek udalerriko hainbat gunetan errepika ez daitezen.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


