Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk udal demarkazioei buruzko Foru Arauaren eguneraketa babestu du, tokiko demokrazia sendotzeko eta zor historikoak konpontzeko
Ianko Gamboa: “Gure proposamenak Itsaso bezalako komunitateei aukera ematen die beren burua modu demokratikoan antolatzeko, gure foru-eskumenen bidez”
EAJ-PNVren batzarkide taldeak aldeko botoa eman dio Gipuzkoako udal demarkazioak arautzen dituen 2/2003 Foru Araua aldatzeko onartutako irizpenari. Proposamena jeltzaleen batzarkide Ianko Gamboak defendatu du, eta haren helburua da “arau-esparrua eguneratzea, historikoki berezitasunak dituzten biztanle-guneek autogestiorako aukera errealak izan ditzaten”.
Gamboak bere hitzaldian hiru ardatz nagusi azpimarratu ditu: demokrazia handiagoa, justizia historikoa eta hurbiltasunetik kudeatzea. “Proposamen honek prozeduren zilegitasun demokratikoa sendotzen du”, adierazi du, eta nabarmendu duenez, erabakiak gehiengo absolutuz hartu beharko dira, herritarren iritzia jasoko da eta, lehen aldiz, “tokiko entitate txikietako ordezkariak hautestontzi bereizien bidez aukeratuko dira udal hauteskunde egun berean”.
Alderdi nabarmenetako bat Itsasoren kasuari egindako aitortza espresua izan da. 1965ean, frankismo garaian, indarrez anexionatu zuten. “Gure proposamenak aukera ematen die Itsaso bezalako komunitateei beren burua modu demokratikoan antolatzeko, gure foru-eskumenetik abiatuta”, azaldu du Gamboak. Herritarren borondatea kontuan hartu gabe batutako herrientzat, biztanle kopuruaren gutxieneko baldintza ezabatu da. Gamboaren hitzetan: “Ez da keinu sinboliko bat iraganari: zor demokratiko baten konponketa da”.
Era berean, arau berriak atea irekitzen die historikoki ordezkaritza propioa izan duten egiturei, auzo-alkateak edo auzo batzarrak, kasu, egungo udaletatik aparteko entitate gisa antolatzeko aukera izan dezaten, biztanleriaren baldintza zorrotzak bete behar izan gabe.
Azkenik, Gamboak azpimarratu du proposamenaren helburua ez dela zentralizatzea, baizik eta toki-autonomia modu koherentean antolatzea: “Gipuzkoako interes orokorrek hala eskatzen dutenean, ekimena Foru Aldundiak edo Batzar Nagusiek beraiek abiatu ahal izango dute”.
EAJ-PNVren ustez, arau-eguneratze honek “entzuten dio gure herrien borondate demokratikoari, aniztasun instituzionala aberastasun gisa aitortzen du, eta gure historia errespetuz eta zuzentasunez berrirakurtzen du”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


