Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urnietako EAJ-PNV Idiazabal kalearen bulebarizazioa bultzatzen ari da herritarren bizi-kalitatea hobetzeko
Jorge Segurado alkatea: “espazio publikoa pertsonen beharretara egokitzen ari gara: irisgarriagoa, seguruagoa eta bizigarriagoa den herria nahi dugu”
Urnietako Udalak udal taldeak urrats sendoak ematen jarraitzen du Urnieta irisgarriago eta jasangarriago baten alde. Horregatik, Idiazabal kalea oinezkoentzat berreskuratzea helburu, EAJ-PNV bulebarizazio prozesua bideratzen ari da, legegintzaldi-plan estrategikoan jaso zen modura. Obren lehen fasea burutu egin da eta, dagoeneko, bigarren fasea martxan da, hain zuzen ere, Zaldundegitik Aranzubi artekoa.
Proiektuak nabarmen hobetuko du kale horretako irisgarritasuna eta segurtasuna: espaloiek gutxienez 3 metroko zabalera izango dute eta oinezkoei lehentasuna emango zaie. Aldi berean, ibilgailuen zirkulazioa egokituko da eta lineako hainbat aparkaleku sortuko dira. Urnietako EAJ-PNVren helburua argia da, hau da, espazio publikoa berrantolatu eta herritarrentzat bizigarriagoa den herrigunea eraikitzea.
Jorge Segurado alkatearen hitzetan, “Idiazabal kalea bulebarizatzea Urnietaren etorkizuneko erabaki estrategikoa da. Hain justu, espazio publikoa pertsonen beharretara egokitzen ari gara: irisgarriagoa, seguruagoa eta bizigarriagoa den herria nahi dugu. Horretarako, Urnietaren garapen ordenatua da gure lehentasuna, eta helburu horrekin jarraituko dugu lanean”.
Obrek 671.829 euroko aurrekontua dute, eta lau fasetan gauzatzen ari da, ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko urniettarrei. Teresa Amuategi parkearen azpiko zatia ia amaituta dago, eta gainontzeko lanei ekingo zaie datozen egunetan -Idiazabal 42 inguruan, Matxo taberna, Judit Alday fisioterapia eta Juana Mari ile-apaindegiaren parean-. Hala eta guztiz ere, jarduera eta zerbitzu horietarako sarbidea bermatua egongo da une oro.
Urnietako EAJ-PNVk herritarren ongizatea jarri du erdigunean legegintzaldiaren hasieratik. Izan ere, eguneroko beharrei erantzuteaz gain, etorkizuneko Urnieta eraikitzen ari gara: mugikortasun eredu berriak sustatu, eta irisgarritasuna eta bizi-kalitatea lehentasun dituena.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13