Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondarribiko turismo ereduari buruzko erabakiak ez dira Udalean hartzen
Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak turismoaren kudeaketaren inguruan egin duen gauza bakarra Udalaren turismo eta merkataritza arloa ezabatzea izan da
Bidasoaldeko Aste Santuaren balantze turistikoa ezagutu dugu komunikabideen bitartez. Lehen aldiz urte askotan, ez dugu informaziorik turismoak Hondarribian izan duen eraginari buruz.
Hondarribiko Udalak turismoarekin lotutako gai guztiak kudeatzeko eta arautzeko eskumenak ditu, baina duela hilabete batzuetatik ez du turismo-arlorik.
Turismo eta merkataritza sailak ez zuen Hondarribiko turismoa sustatzeko eginkizun bakarra. Hirian turismoa kudeatzeko eskumena ere bazuen. Izan ere, turismoari dagokionez ezer ez egiteak ez du esan nahi bisitari gutxiago etorriko direnik. Turismoa kudeatzea Hondarribirako nahi dugun turismo eredua erabakitzea da, hiriaren egunerokotasunean duen eragina neurtzea, zerbitzuen sektorean duen eragina neurtzea, eta horri esker jende askok egiten du lan Hondarribian. Turismoa kudeatzea sektore honetan lan egiten duten enpresa ugariekin harreman zuzenean egotea da: ostalaritzarekin, merkataritzarekih, jarduera nautikoetan dabiltzan enpresekin, etab. Hondarribian bizi eta bisitatzen gaituzten pertsonen arteko oreka bilatzera bideratutako erabakiak hartzea. Historikoki, Hondarribia hiri turistikoa izan da. Bere ingurune naturalak, ondare historikoak, kulturalak eta gastronomikoak eraman dute hara. Urteak dira EAJak turismoaren kudeaketa modu partekatuan landu duela: herritarrekin, elkarteekin eta sektorearekin. Baita sektore horretan eskumenak dituzten erakundeekin ere. Argi dauka zein den Hondarribiarako nahi duen turismo eredua: jasangarria, ingurunea eta herritarrak errespetatzen dituena, kalitatezko enplegua sortzen duena. Eta ereduak plan estrategiko partekatuen bidez ezartzen dira.
Baina egungo udal-gobernu honek egin duen gauza bakarra turismo-ereduari buruzko erabakiak hartzeko eskumena beste erakunde batzuei ematea izan da, Bidasoa Bizirik garapen agentziari, kasu honetan. Kudeatzeko eta erabakitzeko erantzukizuna hartu beharrean, Udaletik kanpo atera ditu.
Gaur egungo gobernutik, turismoari buruz, kezka-mezuak baino ez ditugu jasotzen, nahiko katastrofistak, baina ekintzarik ez. Eta horrela, beste gai batzuetan bezala, etxebizitza kasu, egin duten gauza bakarra beste erakunde batzuei zerbait egiteko eskatzea izan da. Etxebizitzaren arloko eskumen zuzenak izanik, eta gai horri irtenbidea emateko HAPOren prozesuarekin aurrera egin beharrean, udal-gobernuak frenoa jartzen duela ikusten dugu. Errua beste batzuei botatzeko izango da, erabakiak hartzeko ezintasuna onartu beharrean?
Nabarmenak...
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



