Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/09

Adinberriri buruzko mahai-ingurua Pasaian

Pasaiako EAJ-PNVk “ADINBERRI: zahartzaro osasuntsua eta enplegu aukera. Mucho más que un centro para mayores” mahai-ingurua antolatu du apirilaren 9an, asteartea, Trintxerpeko alkateordetzan, arratsaldeko 19:00etan
Adinberriri buruzko mahai-ingurua Pasaian

Biztanleriaren zahartzea aurrean dugun erronka handienetarikoa da. Datozen urteetan nabarmen egingo du gora 55 urtetik gorako pertsonen kopuruak. Zehazki, 2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5ak 55 urte edo gehiago izango ditu. Hori dela eta, etorkizuneko erronka honi aurre hartzeko estrategia garatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: ADINBERRI.

Egitasmo hau Pasaia Biziberritzeko Plan Integralaren baitan dago kokatua. Erakunde ezberdinen arteko elkarlan eta konpromisoari esker, Plan Berezian jasotako hainbat proiektu gauzatu dira azken urteotan eta beste batzuk garatu, Adinberri kasu. Beraz, EAJren lan eta konpromisoari esker Adinberri Pasaian kokatzea lortu da eta laster errealitate bilakatuko da. 

Eraikuntza lanei 2019an bertan ekingo zaie eta 2022. urterako zentroa prest egotea aurreikusten da. Zentro berriak adineko pertsonen arretarako egoitza, eguneko zentroa eta babespeko apartamentuak izango ditu. Bestalde, ikerketarako gunea ere sortuko da, Gipuzkoako espezializazio maila hobetzeko eta zahartzeari lotutako produktu zerbitzu eta soluzio berriak garatzeko osasun arloko teknologiei dagokienean. Beraz, Adinberri estrategia bat baino askoz ere gehiago da, orainari eta etorkizunari erantzuten dion proiektua da.

Enplegu eta aukera sortzaile:

Pasaiako erdigunean esperimentazio errealeko ingurune bat eskaintzeko helburuarekin, industriari, berrikuntzari, ikerketari eta unibertsitateei lotutako polo bat sortuko da. Honela, sektoreko enpresa, erakunde eta eragileen arteko harremanak, lankidetza eta koordinazioa hobetuko dira eta  horrek, aukera berriak sortzeaz gain, lanpostuak ere sortuko ditu Pasaian.

Adinberriz, zahartzaro osasuntsuaz eta honek Pasaian sortuko dituen aukera berriez hitz egiteko mahai-ingurua antolatu du Pasaiako EAJ-PNVk apirilaren 9an, Trintxerpeko alkateordetzan arratsaldeko 19:00tan. Parte hartuko dute: Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatuak, Rakel San Sebastian Adinberri Fundazioko zuzendari nagusiak, Gari Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko zuzendariak eta Nahikari Otermin EAJ-PNVko alkategaiak.

Pasaiako EAJ-PNVtik azpimarratu dute, “Adinberri oso proiektu garrantzitsua izango da Pasaiarentzat eta pasaitarrontzat; eremu degradatu batean puntako arreta eta ikerketa zentroa eraikiko da eta honek gazte, heldu zein adineko pertsonentzako aukera berriak sortuko ditu, proiektu integral bat da eta beraz, Adinberriz hitz egitean gure orainaz eta etorkizunaz ari gara, horregatik, pasaitar guztien interesekoa izan daitekeelakoan, guztiak, gazte zein helduak, mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...