Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Herritarrek egindako ekarpenak eskertu ditu Pasaiako EAJ-PNVk
Duela aste batzuk hauteskunde programa osatzeko eta herritarren kezka nagusiak ezagutu eta ekarpenak biltzeko hainbat bide jarri zituzten jeltzaleek pasaitarren eskura. Nahikari Otermin: “herritarrek azaldutako kezkak gure egin eta jasotako proposamen guztiak aztertuko ditugu”
Duela aste batzuk hauteskunde programa osatu eta herritarren proposamen eta iritziak jasotzeko helburuarekin komunikazio bide ezberdinak jarri zituen Pasaiako EAJ-PNVk herritarren eskura eta gaurkoan, parte hartu duten herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete beren proposamen eta ekarpenengatik.
Nahikari Otermin alkategaiak adierazi duenez, “denbora daramagu programa lantzen eta prozesu honen bitartez herritarren benetako kezkak zein diren ezagutu nahi izan dugu eta noski, beren proposamenak jaso, izan ere, Pasaia hobe bat eraiki nahi badugu, etorkizuna duena, pasaitarrei aukera berriak eskainiko dizkiena, bide hori, ezinbestean, herritarrekin egin behar dugu, herri bat elkarlanean egin eta eraikitzen delako” aitortu du.
Enpleguaren kalitatea, berdintasuna eta etxebizitza aukera, herritarren kezka nagusiak:
“Etxeetara bidalitako inkesten bitartez pasaitarren proposamen zehatzak jasotzeaz gain, kezka nagusiak zein diren ere ezagutzeko aukera izan dugu” aipatu du Oterminek. “Kezka horiek gure egin eta proiektu ezberdinen bitartez horiei erantzuna ematen ahaleginduko gara” gehitu du. Gauzak horrela, jeltzaleek aditzera eman dute enpleguaren kalitatea, berdintasuna eta etxebizitza aukera direla kezka gehien sortzen duten gaiak, baita zahartzaroak eta gure nortasunaren babesak ere.
Kezka horiek abiapuntutzat hartuta, Nahikari Oterminek aurreratu du, dagoeneko zenbait proiektu landuak dituztela esparru horietan: “gazteei etxebizitza aukera berriak eskaintzeko, adibidez, Adinberri proiektua garatzean San Pedroko zaintzapeko pisuak gazteen eskura jarriko ditugu; Adinberrik ere kalitatezko lanpostuak eta aukera berriak sortuko ditu eta berdintasun alorrean ere urratsak egingo ditugu Berdintasun Planean jasotako ekimenak gauzatuz eta puntu beltzak ezabatuz Pasaia parekideagoa sustatzeko”.
Proposamen zehatzei dagokienean, Oterminek azaldu du herritar gehienek kaleak hobetzea, espazio publikoak atseginagoak bilakatzea, argiztapena eta kale garbiketa hobetzea…. eskatu dutela. “Badira eskakizun zehatzak ere, hala nola, emakumeen etxea sortzea, kirola egiteko gune berriak sustatzea Antxon, adineko pertsonentzako ekimen berriak abiaraztea edota Andonaegi eremurako proiektua garatzea”. Azken honen harira, adierazi du, dagoeneko aztertua duela ur biltegia dagoen eremurako proposamena. “Ideia interesgarriak jaso ditugu eta guztiak aztertuko ditugu egingarriak diren edo ez ikusi eta horiek programan txertatzeko” baieztatu du Otermin alkategai jeltzaleak.
Amaitzeko, Oterminek adierazi du: “guztion Pasaia eraikitzea da gure helburu eta nahia, horregatik herritarrek egindako ekarpenak kontuan izanda itxiko dugu gure hauteskunde programa, Pasaiari behin betiko bultzada emateko, aukera berriak eskaintzeko, proiektu berriak garatzeko, betiere, pasaitarren behar eta eskariei erantzunez”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


