Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/26

Santano alkateari Aurrekontuak onartzeko udalbatza apirilean dei dezala exijitu diote

SPIk, EAJ-PNVk eta EH Bilduk, Santano alkateari, beste behin, apirilean Aurrekontuak onartzeko osoko bilkura dei dezala eskatu diote, "ez da Aurrekontuak onartzeko udalbatzaren deialdia egin dezala eskatzen diogun lehen aldia, behin eta birritan eskatu diogu, orain arte bakoitzak bere aldetik, bera baita eskumen hau duen bakarra. Baina, berak nahiago izan du datozen hauteskundeetan arreta jarri eta Irunen beharrak eta bertako pertsonen ongizatea alde batera utzi. Horregatik egoera honen aurrean, ostiral honetan dugun Udalbatzan eztabaidatuko eta bozkatuko den, mozio bat aurkeztera behartuta ikusi gara".
Santano alkateari Aurrekontuak onartzeko udalbatza apirilean dei dezala exijitu diote

Besteak beste, hamarkadetan ahaztuta daramaten arazoei erantzun eman ahal izateko zein proiektuak garatzeko, Irunek beharrezkoa du 2019ko Aurrekontua onartzea. Bestela, Irunek pasaden urteko diru kopurua besterik ez du izango; ezingo die arazo berriei erantzun eman, ez proiektu berriak garatu. Ondorioz, Osoko Bilkurako gehiengoa duten udal taldeek egoera hau eramanezin eta kezkagarritzat jo dute, "ulertezina iruditzen zaigu, gobernu sozialistak egoera honi erantzun ematen saiatu beharrean, irundar pertsona guztiongan eragin zuzena duen egoera, nahiago duela udaberria dela eta lore aldaketa egingo dela jakitera eman.  udaberrian “lagundu zuten aurrekontu batzuk Irun-eko bizi diren pertsonen osotasunari gogora ekartzera” esan dute.

Halaber, eta Sotok, Melidak eta Iridoyk hasieratik izan duten eztabaidatzeko, negoziatzeko eta adosteko borondatea adierazi nahi izan dute, “gaurko agerraldiarekin eta mozio honekin ez dugu liskarrik bilatzen, Irunentzat onena besterik ez dugu nahi. Eta horretarako, Irunek aurrera egin dezan, 2019rako diru kopuru bat eskura izatea ezinbestekoa du. Irunek gardentasun demokratikoa behar du, orain arte ez gobernu sozialistak ezta Santano alkateak inoiz gauzatu ez duten alorra. Irunek pluraltasuna behar du, iritzi desberdinek hiri bat aberasten baitute. Horregatik, aurrekontu plurala behar du Irunek, bere osotasuna irudikatzen duena, politika aniztasunetik soilik ulertzen baita”.

Bestalde, hiru bozeramaileek gobernu sozialistak izan duen hitz egiteko eta akordioetara iristeko borondate erreal eza nabarmendu dute, "gobernu sozialistak Irunen interesen alde begiratzen ez duela argi dugu, bestela aurrekontuak jada onartuta izango genituzke, eta gurekin akordioak ere izango lituzkete, guk hasieratik beraiekin hitz egiteko jarrera adierazi dugu eta. Are gehiago, egunera arte mantendu ditugun bilerek ez dutela ezertarako balio izan esatera ere ausartzen gara, argi geratu zaigu espedientea besterik ez zutela bete nahi, jarrera guztiz lotsagarria. Hasieratik demokraziak eskaintzen dituen ahalmenak eta gaitasunak baztertu dituzte, ez dute egun Irungo Udalak duen gehiengoa onartu, beraz Irunen errealitatea ere ez dutela onartzen agerian geratu da". Hala ba, bilkuraren gehiengoak mozioaren bitartez Santano alkateari Irunek aurrera egin dezan, Aurrekontuen onespena exijitu dio. Baita aurrekontu hau Udalbatzaren gehiengoaren adostasunarekin onartzea ere, eta horretarako ezinbestekoa da Udaletxeko udal talde guztien proposamen baikorrak, Aurrekontuaren proiektuan atxikitzea.

Bukatzeko, Sotok, Melidak eta Iridoyk Santano alkatearen eta gobernu sozialistaren jarrera arduragabea ere nabarmendu nahi izan dute, “jarrera honek gobernu sozialistaren porrota besterik ez du ikustarazten, bere ahultasuna eta Irunen alde egiteko ezintasuna. Santanok Irungo Udala kudeatzeko ezintasuna ere agerian utzi du, gobernu bat bideratzea ez baita, orain arte egin duten bezala, gehiengoa eduki eta zure erabakia inposatzea. Politika hiritar guztien interesak irudikatzen dituzten erabakiak eta ekimenak martxan jartzea da, eta horretarako desberdinen ekarpen onuragarriak kontuan izatea ezinbestekoa da. Irunek beharrak ditu, eta gobernu arduratsu batek, bere esku badago, hauei konponbideak eman beharko lizkioke".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...