Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jesus Mari Martiarena izango da Lezoko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
Martiarenak nabarmendu du gogoz eta ilusioz heltzen diola berriz ere alkate izateko erronkari, proiektu berriekin herritarrei aukera berriak eskaini eta pertsonen beharrei egokitutako etorkizuna duen Lezo herria eraikitzen jarraitzeko
Egungo Lezoko alkatea, Jesus Mari Martiarena, izango da Lezorako EAJ-PNVren alkategaia maiatzaren 26an ospatuko diren udal hauteskundeetan. Gaurko aurkezpen ekitaldian hautagaitza babesten izan da Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar.
Udalaren gidaritzan, azken 4 urtetan, Lezori behar zuen bultzada eman dio Martiarenak proiektu berriak abiaraziz, hala nola, Herri Eskolako estaldura, herriko kultur taldeentzako lokala, Lezoko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin eraikitako kiroldegi alboko igogailua, gazteen alokairurako diru-laguntzak, gizarte zerbitzu berriak eta lezoarren zahartzaro osasuntsu eta aktiboa sustatzeko martxan jarritako ekimenak, besteak beste.
Gauzak horrela, aitortu du gogotsu eta ilusioz heltzen diola berriz ere Lezoko alkate izateko erronkari, baita arduraz ere, proiektu berriekin Lezo eta lezoarren alde lanean jarraitzeko asmoz. Alderdikideei eskerrak eman dizkie berengan jarritako konfiantza eta emandako babesagatik, “haien babesagatik ez balitz, gaur ez nintzateke hemen izango” esan du.
Jeltzaleak ekindako bideari jarraipena emateko konpromisoa hartu du, proiektu berriekin Lezok aurrea egiten jarraitu dezan, lezoarrei Lezo hobe bat, etorkizuna duen Lezo herria eskaintzeko. “Herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea gure helburu nagusia izan da eta izango da” azpimarratu du. Eta horretarako, lan ildo nagusi gisa mantenduko ditu orain arteko 3ak:
- Pertsonen ongizatea hobetzea eta gizarte zerbitzuak bermatzea.
- Tokiko ekonomia sustatzea enplegua sortzeko.
- Nortasunaren babesa, euskara eta kulturari lotuta.
Eta hori guztia, gobernu ona oinarri hartuta gauzatzeko konpromisoa ere hartu du Martiarenak, udal baliabideak, orain arte egin modura, eraginkortasunez eta zintzotasunez kudeatuz, herritarren poltsikoan eragin gabe.
Ekitaldiari amaiera emateko Joseba Egibarrek hartu du hitza “alderdi bizi bat aurkezten dugu, esperientziadun zerrenda buru batekin, ilusioz blai proiektuak mahai gainean jartzeko eta egi bihurtzeko, esperientziak balio baitigu jakiteko arazoak non dauden, horiei nola aurre egin, eta zein proiektu aurrera eraman behar diren Lezon. Beste alderdiekin alderatuta, guk daukagun abantaila da talde lanean garela indartsu. Lurralde proiektu bat dugu, herri eta nazio proiektu bat. Goitik behera ez dira herriak egiten, agindu agian bai, baina behetik gora egiten dira herriak eta nazioak indartsu eta hori da gure proiektua, gure abantaila, besteek ez dutena, orain gutxi arte ez dutelako politikan sinetsi, politika egiteko beste bide eta borroka batzuk uztartu dituztelako. Eta behetik gora proiektu politiko hori gauzatzeko prest dagoena eusko alderdi jeltzalea da” adierazi du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


