Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Arzalluz gogo-bihotzetan
Gidaria izan zaitugu Eusko Alderdi Jeltzalean nahiz abertzaletasunean.
Buru-bihotzak Euskadiren alde emanda gogoratzen zaitugu zure heriotzean.
Herri honi arnasa eman zenion beldurrik gabe brunete denen aurrean.
Fio izan gara zure hitzaz eta oihartzun egiten du gure baitan zure deiak:
indartu euskara, izan euskaldun!
zaindu beharrean direnak, izan bidezkoak politikan!
ez tirorikan ez bonbarikan, gizon-emakume askeen herri askean!
eta eman bidea Euskadiri eta bere erabakitzeko eskubideari!
Gaurtik aurrera guk hartzen dugu zure lekuko bizia euskaldunon aberrian
Esker on zuri Gipuzkoatik, eta etxekoei besarkada saminean.
Agur, Xabier, agur laguna, buruzagi sendo eta argia.
Egun Handira arte, betiereko Aberri Askean elkartu arte.
Gora Euskadi askatuta!
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


