Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/13

EAJ-PNVk Irunen hartutako konpromisoari esker, hiriko trenbide gunean, lehen urratsak emango dira

Joan den maiatzean, EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorretan egindako negoziazioen ondorioz, Irunek 750.000 euro lortu zituen hiriko trenbide gunea hobetzeko
EAJ-PNVk Irunen hartutako konpromisoari esker, hiriko trenbide gunean, lehen urratsak emango dira

Xabier Iridoyk, Irungo alkategai eta EAJ-PNVko bozeramaleak, Irungo trenbide guneko azpiegituraren eta erabilerarik gabeko trenbideen altxatzea martxan dela iragarri du gaur, 2019ko otsailaren 13an. Aduana kalearen inguruan, Adifen geltokiaren atzeko aldean trenbide abandonatuz beteriko eremua garbitzeko eta egokitzeko, Estatuko Aurrekontu Orokorretan EAJ-PNVk izandako negoziazioek ahalbidetu duten jarduketa, eta are gehiago, Adifen onarpena eta joan den urtarrilaren 31n egindako komunikazio ofiziala dituena.

EAJ-PNVk Irunen hobekuntzarekin duen konpromisoa irmoa da, "herritarren beharrei erantzuteko, eta Irun lehiakor eta aurreratuago bat  bihurtzeko, kudeaketa eredu irekiago eta kolaboratiboago baten alde lan egin dugu beti" azpimarratu du alkategaiak. "Horrela, bada, joan den maiatzean, EAJ-PNVren Kongresuko taldeak, Irunen onurarako akordioa lortu zuen, 750.000 euro, gure hirian erabiltzen ez diren eta ahaztuta dagoen trenbide hondartza garbitzeko.Gure ustetan hain beharrezkoa den espazio honen birsorkuntzari hasiera emateko diru kopuru garrantzitsua". 

Era berean, Iridoyk zehaztu du "zenbateko horrek, datozen 3 hilabeteetan Irunen lekuko izango duten abandonatutako trenbide horien ezabatzeari hasiera ematea ahalbidetuko da. Etorkizuneko Irunek irudi aurreratu bat behar du, oztoporik gabeko hirigunea eta elkarrekin komunikatutako auzoak dituena".

Ekintza honen bidez, berriro ere, EAJ-PNVk talde-lan zintzoaren errealitatea agerian uzten du, baita Irungo trenbidearen birsorkuntzarekin duen benetako konpromisoa ere, "hainbat urtetan izan dugun trenbide-oztopoaren ondorio negatiboak nabarmen murrizteko, trenbide guneko berroneratzera bideratutako proiektu global bat beharko luke Irunek. Gure hiriak kudeaketa eredu berria behar du, egungo gobernuak zabaltzen dituen pertsonalismoetatik eta etengabeko liskarretatik urrun".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...