Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Gipuzkoan etorkinak giza eskubideak errespetatuz hartzeko” eskatu diete erakundeei gazteek Batzar Nagusietan egin duten osoko bilkuran
Gipuzkoako Batzar Nagusietan lehen aldiz egin da 16 eta 17 urteko gazteen Osoko Bilkura Foru Aldundiak eragindako “Demogazte” programa pilotuaren barruan, gazteak demokrazia, erakunde eta parte hartzearen kulturan hezitzeko pentsatua. EAJ-PNVk oso positibotzat jotzen du DemoGazte programa eta gaur Osoko Bilkuran lau ikastetxeetako gazteek betetako lana
Gipuzkoako lau ikastetxetako 51 gaztek osatu dute batzarra, eskola bakoitza batzarkide-talde bihurtuta: Lauaizeta Donostiakoak 20 ordezkari izan ditu, Zarauzko Lizardik 15, Tolosako Herrikidek 10 eta Urretxu-Zumarraga ikastolak 6 kide.
Migrazioei buruzko gaia aukeraturik, talde bakoitzak bere ebazpen-proposamena aurkeztu du eta horietatik erdibideko zuzenketa adostu dute guztien artean, hamabi puntukoa, erakundeei eskatuz migratzaileen egoerari erantzun bidezko bat emateko. Taldeen bozemaileek pozik hartu dute proposamen bateratura iritsi izana, bat etortzeko gai izen direlako eta denen artean irakurri dute onartutako erabakia, talde bakoitzak hiruna puntu.
Pasadizoen kronikarako geratu da batzuek izan dituzten gorabeherak, bozkatzeko tresna berriarekin asmatu ezinda: 37k baiezko botoa eman dute, 1ek ezezkoa, beste 1ek abstentzioa 6k txuria eta hainbat botatu gabe geratu dira. Nolanahi ere, batzar buruak esan du denen borondatea jasoko dela batzar-agirian, alegia, ahobatezko adostasuna izan duela onartu den testuak.
Saioaren amaieran Eider Mendoza lehendakariak eskertu die gazteei saioa serio hartu izana eta migrazioaren gaiari buruz adierazi duten sentiberatasuna eta zorionak eman dizkie bai ikasleei bai hezitzaileei, Demogazte programa eraman duten HeziZerb elkarteko arduradunei eta lau ikastetxeetako irakasleei. Batzar Nagusietako Osoko Bilkuraren oroigarri bana bidaliko zaie ikasle-irakasleei nahiz ikastetxeei.
Osoko Bilkura erabat euskaraz egin da, bai neska-mutilek idatziz aurkeztutako ebazpen-proposamenak eta batzarrean bozemaileek egindako azalpenak bai Mendoza lehendakariaren sarrera-hitzaldia eta amaierako agurra.
En un Pleno que se ha desarrollado íntegramente en euskera, la presidenta de las Juntas Generales, Eider Mendoza ha agradecido la actitud de las y los jóvenes que han participado en el ejercicio práctico de un Pleno exponiendo cada grupo su posición sobre el tema de la migración, en el marco del programa pilotu “Demogazte” promovido desde la dirección foral de Convivencia y Derechos Humanos.
Al final de la Sesión Mendoza ha felicitado tanto a los y las jóvenes por la seriedad y sensibilidad que han mostrado en torno a la realidad de las personas migrantes, así como a los educadores de la asociación HeziZerb y al profesorado de los cuatro centros –Lauaizeta, Lizardi, Herrikide y la ikastola Urretxu-Zumarraga–. En su saludo inicial, la presidenta de las Juntas Generales ha destacado la importancia del aprendizaje de la cultura democrática y de la toma de conciencia de la fuerza del voto por parte de la juventud.
Presidido por la Presidenta Eider Mendoza, a petición de los centros, han seguido el Pleno Xabier Ezeizabarrena del grupo juntero de EAJ-PNV, Petri Romero de PSE-PSOE, Xabier Olano de EH Bildu e Imanol Gude de Pondemos-Ahal Dugu –el juntero del PP, Juan Carlos Cano, ha excusado su presencia por motivos personales– así como el diputado general Markel Olano y la directora de Convivencia y Derechos Humanos Maribel Vaquero.
EAJ-PNVk oso positibotzat jotzen du DemoGazte programa eta gaur Osoko Bilkuran lau ikastetxeetako gazteek betetako lana
Elkarrizketaren kultura politikoa, guztion ongizatea bermatzea eta herritarren arteko elkarbizitza sustatzea, oinarrizkoak dira gure gizartearen garapenerako
“Gaur garatutako proposamen eta programak, gazteak komunitatean eta etorkizuneko eztabaidetan inplikatzen laguntzeaz gain, gure herriko instituzio demokratikoak ezagutzeko aukera zabaltzen die”, adierazi du Xabier Ezeizabarrenak EAJ-PNV batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, DemoGazte programan barne lurraldeko lau ikastetxek gipuzkoar ganberan gaur egin den Osoko Bilkuraren harira. “DemoGazte programa, bai Gipuzkoako Batzar Nagusientzat eta bai gazteentzat – jarraitu du – herritarren partaidetza eta gure lurraldean kultura politikoa sustatzeko tresna aktiboa da”.
DemoGazte programak kultura politiko demokratikoarekin lotutako gaiak eta konpetentziak garatzea eta erakunde-ehunaren ezagutza ditu helburu. Proiektuan parte hartu duten ikastetxeak Donostiako Lau Aizeta, Zarauzko Lizardi, Tolosako Herrikide eta Zumarraga-Urretxuko izan dira. Prozesua gaur egindako Osoko Bilkurarekin amaitu da, mahaiburu Eider Mendoza Batzar Nagusietako lehendakaria, Markel Olano Diputatu Nagusia eta talde politikoetako bozeramaile eta ordezkariak bertan izan ditugula. Bilkurak etorkinen babesa, migrazioa eta aniztasuna hartu ditu gaitzat. Eztabaidaren ostean, ikasleek, adostutako testua bozkatu eta onartu dute.
Amaitzeko Xabier Ezeizabarrenak adierazi du: “EAJ-PNV batzarkide taldean oso positibotzat jotzen dugu DemoGazte programa eta gaur egindako Bilkura. Bertan gazteek aktualitateko eztabaida, iritzi eta posizionamendu ezberdinak azaltzeko aukera izan baitute, Batzar Nagusietako jarduera gertutik ezagutuz eta interes orokorreko gaien inguruko eztabaidan parte hartuz”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


