Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lasarte-Oriako TSSTren Kotxeras eraikina eraisteko baimena bertan behera uztea exijitzen dugu
Eraikinaren ondare balioa goraipatu nahi du EAJ-PNV udal taldeak. Etorkizunean Lasarte-Oriako Kultur Zentroa izan daitekeen eraikina arriskuan dago gaur egun
TSSTko kotxerak eraisteko Zaballos alkateak eman duen baimena bertan behera uztea exijitzen dugu” azpimarratu du, zinegotzi eta arduradun jeltzalea den, Jon Antxordokik.“Gordeka jardun dute, gure herriko eraikin historiko horren eraistea ez du jakinarazi alkatetzak, eta zeharka izan dugu horren berri. Ez dugu ulertzen moduek orain duten garrantzia, eta alkatea eta hirigintza arduradunaren gehiegikeri berri baten beldur gara.”.
Eraisteko baimena indargabetzeaz gain, EAJ/PNV udal taldea Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailarekin harremanetan jarri da, mehatxua jakinarazteko. Kontuan hartu behar da Kotxeraseko eraikinak, Euskadiko Ondare Kulturalaren katalogoan, elementu inbentariagarri izaera duela. 1949. urtean eraiki zuen Gabarain ingeniariak, eta iberiar penintsulako Mugimendu Modernoaren arkitektura-ondarearen katalogoan (DOCOMOMO iberiarra) dago. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Donostian, 2016ean antolatu zuen DOCOMOMOaren IX Kongresuan azterketa sakon bat burutu zuten. Udalak halaber, ondare industrialean adituak diren arkitektoek, 2015ean egindako informe bat dauka. Bertan eraikinaren balioa eta garrantzia goraipatzen dute
“Eraikinak balio historiko eta ondare balio handia izateaz gain, herriko etorkizun kulturalean zutabe garrantzitsu bat da, eta horregatik birgaitzea eta Lasarte-Oriako Kultura Zentru nagusia izatea proposatzen dugu”. EAJ/PNVren aukera hau hainbat kultur eragileei iragarri zaiela azpimarratu du Jon Antxordokik “Eraikinari erabilera kulturala ematea da xedea. Dituen ezaugarri arkitektonikoek, entsegurako edota antzezpenetarako beharrezkoak diren espazio zabal eta altuak eskaintzen dizkigu. Hortara, Lasarte-Oria eta Manuel Lekuona zentruaren kultura jardunaren berrantolaketa lortuko dugu. Herriko taldeek aukera berriak izango lituzkete entseguetarako eta baliabide materialak gorde ahal izateko”.
Lasarte-Oria 2030 helmuga duen planteamendu horrek gizartearen babesa du. Une honetan, EAJ_PNV urrats sendoak egiten ari denean, alkatetzatik eraisteko berehalako baimena iritsi da. “Zatarainekin gertatu bezala, oraingoan ere alkatea Lasarte-Oriako gizartearen aurka ari dela deritzogu.” Kotxerasen birgaitzearekin Lasarte-Oriako hiri-garapen hobea lortuko litzatekela irizten dute jeltzaleek.
EAJ/PNVk egin duten galderak argiak eta garbiak izan dira: “Zergatik eraiste-baimena? Ze helbururekin? Zeinen mesederako? Informazio hori eskatzeko eta erabakia berehala geldiarazteko, gaur bertan idazki bat aurkeztu dugu udal bulegoetan. Neurri handi batean, Kotxerak Lasarte-Oriako ondare historiko eta kulturaleko zati handi bat delako.”
“Zaballos alkateak eraikina eraistea baimendu duela ikusita, Guztion Lasarte Oria programaren bidez gure herriaren historiaren zatiak berreskuratzeko egiten dituen ahaleginak sinesgaitzak egiten zaizkigu. Kontraesan handia dago, erabakia korrontearen aurka hartu da. Ondare kultural industrialaren aitortzak gorakada bizi duen unean gertatzen ari da guztia.” gehitu du Antxordokik.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


