Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EH Bilduk 2017an aurrekontuan aurreikusi zituen inbertsioen erdia soilik gauzatu zuen ekitaldian bertan
2017ko aurrekontuen emaitza defizitarioa izan zen, zehazki 229.807,94 euroko galerak izan zituen Getariako Udalak, “eta zulo hau estaltzeko udal kutxatik 323.009,71 euro atera zituen EH Bilduk. Hau ez da berria ordea, legealdi osoa doaz urtero galerekin itxitzen ekitaldiak eta kutxatik dirua ateratzen” jeltzaleen hitzetan.
Getariako Udalak 2017an 4.315.000 eurotako aurrekontua onartu zuen EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkakoekin, “getariarren beharrei erantzuten ez zieten aurrekontuak” zirela iritzita. Bertan, inbertsioen atala 980.000 eurokoa zen: “EH Bilduk duen proiektu falta eta ilusio eza agerian geratu zen bertan -azaldu du Aitor Urresti bozeramaleak- eta ez zuten aurrekontuak aberasteko gure proposamenik barneratu nahi izan gainera”.
“Aurreikuspenak eskasak baziren, 2017 bukaeran egindakoa are gutxiago: inbertsioen %54,8a bakarrik gauzatu zuten, 980.000 eurotik 537.182,91€, ekitaldi osoan. Eta 537.182,91 eurotatik (abian jarritako proiektuena) ia %30 oraindik amaitzeko zegoen urte bukaeran” xehetu du bozeramale jeltzaleak.
Sarrera eta gastuei erreparatuz gero, “aurreikuspenetan akats ugari egon ziren udal gobernuaren aldetik” azaldu du Urrestik: “zeharkako zergen aurreikuspenak handizalegiak ziren, urtero esaten dugu EH Bilduren aurrekontuetan ez dela erreala izaten atal hau, eta 2017an aurreikusitakoa baino 20.000€ gutxiago jaso ziren. Horrez gain, kapital trasferentzien atalean 233.000 euro aurreikusten zituzten eta 136.828,75€ bakarrik jaso ziren azkenean. Honela ikusten dugu EH Bilduren gobernuak ez duela proiektua estrategikorik lantzen, eta landutako gutxiak ez direla betetzen. Herri txikia gara eta finantziazio iturri hau behar beharrezkoa da herriaren hazkunderako” gaineratu du EAJk.
2017ko aurrekontuen emaitza defizitarioa izan zen, zehazki 229.807,94 euroko galerak izan zituen Getariako Udalak, “eta zulo hau estaltzeko udal kutxatik 323.009,71 euro atera zituen EH Bilduk. Hau ez da berria ordea, legealdi osoa doaz urtero galerekin itxitzen ekitaldiak eta kutxatik dirua ateratzen”. Urrestik gaineratu duenez, aurreko urtean udal idazkariak adierazi zuen EH Bildu Udalaren errekurtsoen erabilera desegokia egiten ari zela, EAJk 2018ko maiatzean salatu zuen eran.
“Honela jarraituz gero, Udalak arazo finantzarioak izan litzake urte gutxian. Aurrekontuarekin ez da eguneroko gastua estaltzeko iristen (langileak, kale garbiketa, argiteria…). Hau da, Udalaren eguneroko jarduna aurrera eramateko gastuak gehiago dira jardun hau ordaintzeko diru sarrerak baino. Eta hori EH Bilduren politiken ondorio da. Une honetan udal kutxan 754.730,93€ geratzen dira. Hau amaitzen denean nola beteko ditu Udalak bere kontuak ? herritarrei zergak igoz ? edo gastu publikoa nabarmen jaitsiz Getariako herriaren eta getariarren kaltetan?” galdegin du Aitor Urresti EAJren alkategaiak.
“Proiektu gutxi ditu EH Bilduk eta kudeaketarako ahalmen eza”
“2017an oso agerian geratu zen EH Bilduk Getariarentzako ez duela proiekturik, 7 urteotan ez dute ezer egin, ezer, eta egin duten gutxi hori era traketsean gainera” azpimarratu du Aitor Urrestik. Esan bezala, inbertsioen %54,8a soilik gauzatu zen 2017an, 980.000 eurotik 537.182,91€. Honakoak dira proiektuka xehetasunak:
- Tanatorioa: 2017 urte bukaeran %26,15 bakarrik zegoen egina, nahiz eta EH Bilduren udal gobernuak behin eta berriz esan zuen 2017 amaiaerarako amaiturik edukiko zuela, Jaurlaritzak ezarririko epea hori zelako. 162.000€ tik 42.457,37€ bakarrik burutu ziren, nahiz eta 2016ko proiektu bat izan. Hala ere, 2 urte behar izan dituzte tanatorioa egiteko, eta parte hartze prozesurik gabe gainera.
- Portuko eremuko lanak: EH Bilduk proiektatutako 100.644,06 eurotatik 9.006€ bakarrik inbertitu ziren, hau da, aurrekotuaren %8,95 bakarrik bete zuten.
- Hainbat proiektu idazteko lanak. 82.800€ ko aurrekontua zuen partida honek eta 28.556€ bakarrik inbertitu ziren 2017an.
- Paisaia plana, Garate Santa Barbara. 79.842€tatik 46.457,95€ (%58,19) egina 2017an. 2018an zehar amaituko zela esan zuten, baian oraindik ez dute ezer aurreratu.
- Hondakinak. Nahiz eta hau Urola Kostako mankomunitatearen konpetentzia izan, 20.000 euroko aurrekontua ezarri zuen EH Bilduk. Honetatik 2.000€ bakarrik erabili ziren urte hartan (txakur kaken kanpaina ordaintzeko). Egin gabe utzi zituzten: Menditxoko zabor gunearen egokitzapena (8.000€), Lurpeko zabor guneen egokitzapena (4.000€) eta haraztegi zaharra txunkuntzea (6.000€).
- Herri bideen konponketa lanen artean, Askizuko eskolera egin gabe utzi zuten, 16.000 euroko aurrekontua ezarri arren.
- Bide publikoen irisgarritasun lana. 14.454,66 euroko aurrekontua ezarri zuen EHBilduk, baina ez zuten ezer egin.
- Meagako elkarteko lanak eraberritzeko lanak. 14.000 euroko aurrekontua ezarri zuen EHBilduk. 2018aren amaieran aktibatu dute proiektua Euskao Jaurlaritzako diru-laguntza ez galtzeko.
- Irisgarritasun lanetarako 14.000 euro ezarri zituzten baina ez dute garatu proiektua. Errueran hesia bakarrik jarri zuten (1.034€).
- Altzarien erosketa 25.000tatik 12.662 euro soilik inbertitu zituzten.
Datuak eskuan, argia da EH Bilduren 2017ko aurrekontuak oso ahulak izan zirela, ekitaldian bertan, aurreikusiriko diruaren zati handi bat inbertitu gabe baitzegoen. Urrestik adierazi du bi arazo ikusten dituztela: “alde batetik EH Bilduren inprobisazioa argia dela, ez daukala herri honentzako proiektu politikorik, ez dakite nolako Getaria nahi duten etorkizunean, horregatik aurrekontuak betetzeko arazoak dituzte behin eta berriro. Bestalde, aurrekontuak egiteko ezjakintasuna agerikoa da, proiektuak ezartzen baitituzte inolako konpromezu eta kriteriorik gabe. Aurrekontua aurreikuspen batzuen baitan sortu beharko litzateke, behin beharrak aztertu eta horien analisia egin ostean. EH Bilduk nahieran jartzen ditu zenbakiak, eta ondorioz, ez da gai aurrera eramateko, ezta aukera berriei lekua egitekoa ere, eta ez zaie axola gainera, urtez urte gauza berbera egiten baitute. Hitza eman, eta ez bete”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


