Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak eta Kalapiek donostiarrak animatzen dituzte Route 25 erabiltzera
Udalak eta Hiriko txirrindularien elkarteak ibilbidearen liburuxkak egin dituzte, hain zuzen ere, Turismo bulegoan, Club Vasco de Camping-en, Kalapien eta Cristina Enean eskuratu daitezkeen liburuxkak
Irailaren 22an Donostiako Udalak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak hiriko bidegorrietatik 25 kilometroko ibilbidea antolatu zuten Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen barruan. Helburua zen bizikletaren erabilera sustatzea hiriko bidegorrien sarean, eta bertan, 60 txirrindulari inguruk parte hartu zuten, eta ibilbideak eskaintzen dituen irudiez gozatzeko aukera izan zuten.
Ibilbideari Route 25 izena jarri diote eta, lehen ibilibide hori egin eta gero, Udalak eta Kalapiek lanean jarraitu dute ibilbidea ezagutzera emateko, donostiarrek zein hiria bisitatzera etortzen den edonork erabili ahal izateko. Eta horretarako, diptiko bat egin dute eta, bertan, ibilbidea jarraitzeko mapa bat jarri dute. Mapa Turismo bulegoan, Club Vasco de Camping-en, Kalapien eta Cristina Enean jaso daiteke.
Era berean, mapa Interneten ere kontsultatu daiteke - http://www.donostiamovilidad.com/route25/index_es.html -, eta, bertan, ibilbideaz gain, bertan ikusi daitezkeen hiriko leku esanguratsuak zehazten dira, besteak beste honakoak: Kursaal, Kontxa, Haizearen Orrazia, Bakearen Usoa, Paseo Berria, Urumeako ibarra, Loiola edo Ametzagaina parkea.
Horrenbestez, Donostiak beste Europako hainbat hirik bezala bere eskaintzara gehitu dio maila guztietako txirrindulariek egin dezaketen ibilbidea, hiriko leku esanguratsuenak ikusteko eta ezagutzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


