Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Txenperenea-Mendebaldeko sustatzaileek, Santanok dagoeneko kokapenaren aurretiko azterlanak eduki eta oraindik ez jakitera eman izana, hiritarrekiko arduragabekeria dela nabarmendu dute
Jada badira sei hilabete, Santanoren eta gobernu sozialistaren kudeatzeko ezintasunaren aurrean, oposizioak beraien arteko desberdintasun partidistak alde batera uztea erabaki zutela, eta Plaiaundiko kirol instalazioak lekuz aldatzeko benetako konponbide bat proposatu zutela
Irungo SPI, EAJ-PNV eta EH Bilduk, Santanok eta gobernu sozialistak pasaden hilak 30etik, Txenperenean Plaiaundiko kirol instalazioak kokatzeko aldez aurreko azterlanak eskura dituztela, eta beste udal taldeei, nahiz eta haiek proposatutako kokapena izan, oraindik ez zaizkiela aurkeztu salatzeko prentsaurrekoa eman dute gaurko egunean.
Gutxiengoan dagoen Santanoren gobernuak gaur egun duen egoera aztertu baino lehen, gehiengoa duten oposizioko taldeek Txenperenea-Mendebaldeko kokalekuak dituen ezaugarriak azpimarratu nahi izan dituzte, "hasieratik kirol kluben, ekologista taldeen eta oro har herritarren euskarria duen kokalekua izateaz gain, HAPNn aurreikusitako bizitegi-eraikigarritasunaren garapenari eragiten ez dion kokapena ere bada. Halaber, birpartzelazio-proiektuko doako lagapen baten bidez, lurzorua eskuratzeko aukera ematen du, Txenperenea leku merkeena bihurtuz. Denbora kontuan izanda ere aukera hobea da, denbora aurreztuko baita HAPNren aldaketa antolamendu xehatuarekin batera izapidetzeko. Are gehiago, espazio libreak mantentzen ditu, eta handitu ere egin ditzake, eta hiriaren erdigunetik gertu aurkitzen denez, pistak oso irisgarriak dira hiritarrentzat”.
25 urte pasa dira jada Irungo Udalak Plaiaundiko parke naturala babesteko pistak lekuz aldatzeko konpromisoa hartu zuenetik, eta 4 urte Santano alkateak, kirol instalazioen gaiaz hitz egiten zen azken agintaldia izango zela esan zuenetik. Mahai gainean alternatiba ezberdinak egon dira, eta hala ere Santano eta gobernu sozialista ez dira gai izan arazo horri irtenbidea emateko. Izan ere, proposaturiko kokapenek zailtasun teknikoak zituztelako, edo, bestela, Santanoren gobernu sozialistak hitz egiteko eta adosteko borondate politikoagatik. Proposatzaileek, halaber, Santano alkateak kokaleku berri honen inguruan hasieratik izan duen errezelo jarreraren aipamena ere egin du, “Santanok ez du bere ekimena ez den kokalekurik begietsi nahi izan, baina Zubieta-Urdanibian Plaiaundiko pistak kokatzeko beharrezkoa den hitzarmen aldaketaren aurrean, Hondarribiko Udaletxeko talde politiko guztiek aho batez, Hondarribiako alderdi sozialista barne, eskaerari horri uko egin ondoren, Santanokez zuen beste aukerarik izan, eta abuztuaren 28an, Txenpereneako kokalekuaren aldez aurreko azterlanak kontratatu zituen" aipatu dute.
Hala ere, gaur egun, irundarrek nahiz oposizioak oraindik esperoan jarraitzen dute, "jakin dugun gauza bakarra da joan den azaroaren 30etik Santanok aurretiazko azterlanak dituela, eta oraindik ez digu horren berri eman. Are gehiago, gaurko egunean Hirigintza Batzorde Informatibo bat dugu, eta bertarako bidali diguten gai zerrendan, gobernu sozialistak ez du gai hori jorratzea begietsi ere egin. Guretzat arduragabekeria handia eta onartezina iruditzen zaigu Santanoren gobernuak kudeatzaile ona izateari buruz hitz egitea, eta ondoren premura handia duen arazo bati konponbiderik eta adostasunik ez eskaintzea".
Hori dela eta, Irungo SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu taldeek, Santanori eta honen gobernuari Txenpereneako azterlanak ahalik eta lasterren aurkezteko eskatu diote, "Irunek aurrera egin ahal izateko, gure hiriak kirol instalazio duinak behar ditu. Santanok bere interes alderdikoiak alde batera uzteko eta hala irundarren benetako beharrizanetara begiratzeko garaia iritsi da. Eta, kasu honetan, guztiz lehentasunezkoa da Txenperenea kokaleku gisa sustatzea, hainbat hamarkadatan geldirik egon ondoren. Kirol instalazioak guztion eskura egotea ahalbidetzen duten kokalekua behar du Irunek, Plaiaundiko parke ekologikoa birnaturalizatu dadin. Eta hori guztia, elkarrizketaren, errespetuaren, eta elkarlanaren bidez soilik lor daiteke" esaten amaitu dute.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


