Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, hiritarren onerako diren ekimenak proposatuz eta defendatuz, Irunen ongizatearekiko eta garapenarekiko duen konpromisoa berretsi du
Talde jeltzaleak, berdintasunaren alor desberdinetan gizonek dituzten konpromisoak areagotzeko mozioa aurkeztuko du datorren udalbatzan, eta Oiasso Elkarteak trenaren maiztasunaren inguruan egin duen proposamena bultzatuko du
Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, datorren ostiralean, azaroak 30ean, ospatuko den Udalbatzan bere udal taldetik sustatuko diren mozioak/proposamenak zeintzuk diren jakitera emateko prentsaurrekoa eskaini du. Bozeramaile nazionalistak, EAJ-PNVk hiritarren onerako diren ekimenak proposatuko eta defendatuko dituela jakitera eman du, eta honek taldeak Irun hiriarekiko duen konpromisoa berresten eta frogatzen duela ere esan du. Esaterako, gure gizartean berdintasunaren eta hiritarren ongizatearen elkar aditzea hobetzen laguntzen duten iniziatibak babestea, “EAJ-PNVtik Irunek etorkizun berritzaile bat izan dezan, proposamen aurrendariak lantzea dugu helburu eta hala hori lortzekotan lanean gabiltza. Baina horretarako, aurrera pauso horiek ematerako orduan, erakundeek zein esparru publikoan erantzukizunak dituzten pertsonek eredu izan behar dugula ere uste dugu. Eta hau da gaur publikoki aurkezten dugun eta erregistratuko dugun mozioarekin lortu nahi duguna” adierazi du Iridoyk.
Mozio honek, Irungo Udala eta bertako udal kideak Emakunderen Gizonduz ekimenaren barruan kokatutako <<Gizonok Esan eta Egin>> izeneko programarekin bat egitea eta modu aktiboan parte hartzea proposatzen du. Berdintasunaren alor desberdinetan; erantzukidetasunean, zaintzan, indarkeria matxistaren erauztean edota jarrera eta mezu sexisten salaketan, gizonek dituzten konpromisoak areagotzera bideratutako ekimena da. Eta honen harira, Iridoyk “alor guzti hauetan sexuen arteko berdintasuna lortu ahal izateko, gizonon partehartzea eta konpromisoa ezinbestekoa dela iruditzen zaigu” aipatu du.
Halaber, bozeramaile jeltzaleak Irungo EAJ-PNVk 25-N-arekin duen engaiamendua ere aditzera eman du “datorren igandea, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta ondorioz hirian ditugun berdintasunaren aldeko hainbat elkartek elkarrekin, guztiz babesten dugun ekintza programa bat antolatu dute. Are gehiago, 25-Nko mezua babesteaz gain, gaiarekin zuzenki erlazionatutako programarekiko konpromisoa hartzea ere interesgarria iruditzen zitzaigun. Belaunaldi berriei berdintasun balioak igortzeko ardura dugun guztiok, berdintasunaren eta hauen eskubideen gizarteratzeko prozesuan eragileak gara”. EAJ-PNVk gainera egun emakumeen eta gizonezkoen artean bizi dugun ezberdintasun egoerari aurre egiteko konpromisoa eskatu du.
Bukatzear, Iridoyk “beste udal talde batzuekin batera datorren udalbatzan aurkeztuko den beste mozio bat ere izenpetu dugu. Oiasso elkarteak trenak Irunen duen maiztasunaren inguruan proposatutakoa da. Mozioan Renferi egun Irun-Donostia bitarteko trenbidearen eraberritze obrek eragin duten egoerari behar bezalako erantzun bat emateko eskatzen zaio. Egoera hau gainera Gaintxurizketako tuneleko obren etenaldiak larriagotu egin du” adierazi du Iridoyk. “Pasaden martxoak 1ean geldiarazi ziren obrak, eta oraindik ez dakigu nozi arte luzatuko diren. Hortaz, ADIF eta RENFEri trenen maiztasuna areagotzeko eskatzen diogu bertan, hiritarren eta erabiltzaileen egunerokotasuna ez dadin hain kaltetua ikusi. Erantzun baikor bat jasotzeko esperantza badugu, batez ere trenbideetako enpresa arduradunek maiztasuna handitzeko aukera badagoela baieztatu dutelako” azkendu du Iridoyk.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


