Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Foru Arau proiektuak herritarren partaidetza eskubidea sendotzen lagunduko du
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako EAJ-PNVren ordezkariaren aburuz, herritarren partaidetzari buruzko foru arau proiektuak oinarrizko eskubide hau garatzea sustatzen du
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNV batzarkide taldeak, oso positibotzat jo du Foru Aldundiak gaur aurkeztutako Herritarren Partaidetzari Buruzko Foru Arau Proiektu berria. Aurkezpena Gobernantza Diputatua, Imanol Lasak eta Herritarren Partaidetza Foru zuzendaria, Joseba Muxikak egin dute Batzordeko batzarkideen galderei erantzunaz.
Honen harira, Xabier Ezeizabarrenak EAJ-PNV bozeramaile Batzordean azpimarratu du, Foru Arau Proiektuak gipuzkoar herritarron partaidetza eskubidea sendotzen lagunduko duela, demokrazia ordezkagarria eta parlamentarioa osatuko dituen oinarrizko eskubide gisa.
“Azken finean – amaitu du Ezeizabarrenak – gaur Batzar Nagusietan aurkeztutako proiektuak herritarren partaidetza eskubidea bere osotasunean, Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan zehar sustatzea du helburu, berdintasun egoeran herritar guztion partaidetza eskubideen konpromezu eraginkorraren adierazle”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


