Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/06/20

Irungo alkateak irundarrek Korrokoitzen gertatutakoaren errealitatea jakitea oztopatu nahi izan du

Maitzaren 17an ospatutako Ikerketa Batzordearen lehen saioan, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Xabier Iridoyk, Batzordea publikoa dela gogorarazi zuen, edozein hiritar gerturatu daitekeena, eta hortaz edonork ikuskatzeko aukera eduki beharko lukeena "irundar hiritarrek Batzordean jazotzen den eta hitz egiten den guztia jakiteko eskubidea dute, Udalbatzetan egin ohi den bezala. Hau da, udal web orrialdean streaming bitarteko estaldura, baita udalak dituen sare sozialetan zabalkundea; twitter eta youtuben izan beharko luke Ikerketa Batzordeak ere"
Xabier Iridoy

Halaber, Iridoyk oraingoz Alkateari bere taldeak gai honen inguruan egin dizkion eskaerak, hiru izan direla adierazi du, horietako bi ospatu diren Ikerketa Batzordeko saioetan, eta hirugarrena, berriz, ekainak 4ean udaleko Registro bitartez. "Beste behin, gobernu sozialistak, irundar hiritarren interesak eta eskubideak defendatzeko borondate eza erakutsi du, ez dela bere hirian gertatu denaren egia eta errealitatea jakitea besterik". Gardentasuna EAJ-PNVk duen ezinbesteko oinarria da, "guk Korrokoitz eremuaren inguruan gertatu den guztia kontatuko dugu, proba guztiak ditugu eta hiritarrei erakutsi nahi dizkiegu, guzti honen nondik norakoa zein den jakin dezaten" esan du Iridoyk. 

Era berean, bozeramaile jeltzaleak gobernu sozialistaren eta alkatearen eraginkortasun eza deitoratu du, "aurreikusitako zortzi saioetatik bi ospatu dira jada, eta hilabete beranduago oraindik hiritarrek ez dute Ikerketa Batzordea udal medioen bitartez zuzenean ikusteko aukerarik".   

Hala ere, "egin ditugun hiru eskaerak eta etengabeko ekiteari esker, azkenean, gobernuak lehen pauso batzuk ematea erabaki du, hainbat komunikabideri aurrekontua eskatuz. Are gehiago, jada aurrekontu horiek udal zerbitzuetatik hausnartuak izan dira". Jarraipen jarraitzaile honi esker eta behar diren medioak jartzeko exijitu izanaren emaitza hurrengo saioan ikustaraztea espero du Iridoyk "datorren hilak 22an ospatuko den Ikerketa Batzordearen saioak, Jose Antonio Santano azalduko denean, behar duen hedapena izatea espero dugu, hiritarrek merezi duten gardentasuna defendatuz" esaten amaitu du.      

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...