Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Txomin Sagarzazu, Hondarribiako EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaia 2019an
Asteartean alderdikideen erabateko babesa jaso zuen Txomin Sagarzazuk alkatetzarako. Hondarribia bizi-kalitatean guztientzako erreferente izateko zintzo, garden eta herritarren parte hartzea erraztuz lan egiten jarraitzea agindu zuen.
Argazkiak...
Txomin Sagarzazu Ancisar, Hondarribian jaio zen 1963ko urtarrilaren 2an eta bertan bizi da. Ezkondua eta bi semeren aita da, Euskal Filologian lizentziatua.
Euskara eta euskal literatura irakasle bigarren hezkuntzan, hainbat ardura izan ditu ikastolako zuzendaritza-taldean hainbat urtetan. Era berean, Hondarribiko euskarari buruzko zenbait ikerlan argitaratu ditu eta gaztetatik aritu da herrigintzan: Hondarribia aldizkarian eta herriari buruzko zenbait liburutan parte hartu du, Bordari-Satarka literatur lehiaketako epaimahaikide izandakoa, eta herriko zenbait elkarterekin ere lankidetzan aritu da.
2011tik 2015era bigarren alkateordea izan zen eta Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirolak, Prebentzio Komunitarioa eta Gazteria arloen arduraduna. 2015ean alkatea izateko ardura luzatu zioten Hondarribitarrek.
Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alderdikideen erabateko babesa jaso du alkategaia izateko. Izan ere ziur gara amesten dugun etorkizunerako gidari aparta dela. Azken hiru urteetan gidaritzarako gaitasuna duela erakutsi du. Ardurak onartu eta zailtasunei aurre egin die erabakitasunarekin. Pertsona trebatua dugu gure hautagaia, esperientzia handiko pertsona. Berarekin ziur gara hurrengo legealdia suposatuko duen erronkari sendotasunez aurre egingo diogula.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


