Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/03/24

Kataluinak garai konprometituak eta zailak bizi ditu

Bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazioari aurrez-aurre oldartu zaio Espainiako Estatua; era maltzur, anker eta bidegabean, Herriaren eta herri-ordezkaritzaren aurka jarriz Estatuko Botere guztiak.

Haien egoera eta etorkizuna gureak ere badira.

Geu ere, haiek bezala, abertzale eta demokratak gara.

Haiek eta geuk Estatu bera dugu aurrez-aurre.

Eta argi dago Espainiako Estatua ez dela demokratikoa, mendeku zalea baizik.

 

Batzuk sinesterazi nahi digute katalanak “gaizto” izan direla eta guk, berriz, “txintxo” izatea hobe dugula.

Baina hau ez da “txintxoen” eta “gaiztoen” kontua.

Hau, Espainiak, kosta ala kosta, bere menpeko mantendu nahi gaituela nabarmen uzten duen estrategia gordina besterik ez da.

Ohartu gaitezen denok hortaz!

 

LAZO HORIA EKARRI DUGU GAUR GURE ARTERA,

ZEIN DA LAZO HORIAREN ESANAHIA?

-       Proclamar que ante la injusticia, no aceptamos la INDIFERENCIA

-       Afirmar que ante lo que el Estado está haciendo en Catalunya, rechazamos la EQUIDISTANCIA.

-       Herriok geure etorkizuneko AUKERAK egiteko eskubide osoa dugula aldarrikatzea.

-       Kataluinako abertzaleek agerian utzi duten KONPROMISOA geuk dugunaren parekoa dela baieztatzea

-       Euskal abertzaleok, beti egin dugun bezala, herrien eta pertsonen ASKATASUNA defendatzen dugula adieraztea

-       Que manifestamos nuestro RESPETO, SOLIDARIDAD y ADMIRACIÓN a todas y cada una de aquellas personas que ven amenazado su proyecto de vida personal y familiar por haber querido defender el derecho democrático y la DIGNIDAD del Pueblo de Catalunya.

Pako Ibañez-ek Gabriel Celayaren bertso hauek kantatzen ditu, eta gaurko honetan, aproposak iruditu zaizkigu:

“Maldigo la poesía concebida como un lujo cultural por los neutrales,

que, lavándose las manos, se desentienden y evaden.

Maldigo la poesía de quien no toma partido,

partido hasta mancharse.”

 

Gu Carles Puigdemont-ekin

Gu Jordi Turull-ekin-ekin

Gu Oriol Junqueras-ekin

Gu Raül Romeva-ekin

Gu Antonio Comín-ekin

Gu Josep Rull-ekin

Gu Dolors Bassa-ekin

Gu Clara Ponsatí-ekin

Gu Joaquim Forn-ekin

Gu Jordi Sánchez-ekin

Gu Jordi Cuixart-ekin

Gu Carme Forcadell-ekin

Gu Marta Rovira-ekin

Gu Lluís Corominas-ekin

Gu Lluís Guinó-ekin

Gu Anna Isabel Simó-ekin

Gu Ramona Barrufet-ekin

Gu Joan Josep Nuet-ekin

Gu Meritxell Borràs-ekin

Gu Lluís Puig-ekin

Gu Carles Mundó-ekin

Gu Santiago Vila-ekin

Gu Meritxell Serret-ekin

Gu Mireia Aran Busquet-ekin

Gu Anna Gabriel-ekin

GU, KATALUINAREKIN

VISCA CATALUNYA LLIURE!!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...