Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Etxebizitza turistikoen erabilera arautzeko ordenantza onartuta
Donostiako Udalbatzarrak onartu du, Etxebizitza turistikoaren erabilera eta ohiko etxebizitzako logelak erabilera turistikorako alokatzeko arautzen dituen Udal Ordenantza. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek ordenantzaren alde bozkatu dute eta, aldiz, EH Bildu, Irabazi eta PP taldeek kontra.
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, ordenantza lan sakonaren ondorioa dela, hain zuzen ere, dugun errealitatearen azterketaren eta udaletxean egindako lan handiaren ondorioa, eta erantzuna ematen diola duela ez asko sortutako fenomeno bati. Eta fenomeno hau Donostiaz gain beste hainbat tokitan ere eragina izaten ari da, eta hausnarketa lasaia eta erantzun egokia behar du.
Horren harian, Goiak honakoa azpimarratu du: "Etxebizitza turistikoek modu zentzuzkoan eta jasangarrian elkar-bizi behar dute hiri batean eta hirian bertan etxebizitzari ematen zaion erabilera nagusiarekin, hau da, bizitoki izatearekin". Hortaz, Donostiako alkateak segidakoa gaineratu du: "Ordenantzak oreka mantentzen du eta etxebizitzak bizitoki izatea bermatzen du, baina era berean, egun dagoen eskaera bati erantzuna ematen dio".
Gainera, Eneko Goiak gogorarazi du, Udala lan handia egiten ari dela etxebizitza turistikoen eskaintzari jarraipena eta kontrola egiten, eta honakoa esan du: "Garrantzitsua da arauak betetzeko baliabide nahikoak izatea eta, egun, baliabideak lanean ditugu indarrean dagoen araudia betearazteko, eta hala jarraituko dute ordenantza berria betearazteko".
Bestalde, Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi du, ordenantza proportzionala eta egokia dela, hain zuzen ere, ikusmin handia eta Estatuko hainbat hiritan interesa sortu duen ordenantza.
Ramos-ek segidakoa azaldu du: "Ordenantzak lehen pisuaren eztabaida gainditzen du, izan ere, besteak beste, segidako baldintzak ere ezartzen ditu: eraikin bakoitzeko etxebizitza turistiko kopurua, bizigarritasun baldintzak, etxebizitzaren okupazio baldintzak, gutxieneko metro karratuak, eta alde guztiei - Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta jabeak - beharra ezartzen die jardueraren hasiera komunikatzeko. Halaber, Ramosen hitzetan, ordenantzak ez du baimentzen BOE-etan etxebizitza turistikoak jartzea, eta gainera, alde zaharra gune-asea izendatzen du, bigarren gunea mugatzen du, eta hiriko beste hainbat auzotan etxebizitza turistikoak egotea baimentzen du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


