Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak lehiaketara atera ditu guztira 7,7 milioi euroko balioa duten hainbat obra
Larres-eko ibarra bere onera ekartzeko proiektua, Astiñeneko zubi berria eta Jose Manuel Varona zahar-etxea berritzeko eta handitzeko obrak dira azpimarragarrienak.
Donostiako Udalak lehiaketara atera ditu hirian egin beharreko hainbat obra, hain zuzen ere, guztira 7,7 milioi euroko balioa duten hainbat obra. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, besteak beste, lehiaketara atera diren lanak segidakoak direla: Altzako Larres-eko ibarra bere onera ekartzeko proiektua, Astiñeneko zubi berria eta Jose Manuel Varona zahar-etxea berritzeko eta handitzeko obrak.
Hortaz, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Larres-eko ibarra bere onera ekartzeko proiektua eta lan horiek egiteko espedienteari hasiera eman dio. Larreseko ibarra da Altzako kiroldegiaren ondoan dagoen kutsatutako lurzorua. Eta lurzorua bere onera ekartzeko proiektua AFESA Medio Ambiente SA enpresak egin du, 4,1 milioi euroko aurrekontua du, eta proiektuan aurreikusten dira Fibrocementos Vascos fabrikaren instalazioen eraistearen ondorioz egindako isuriengatik kutsatutako lurzoruak bere onera ekartzeko eman beharreko pausoak.
Horrenbestez, Udalak pausoak ematen jarraitzen du Altzako kiroldegiaren ondoko lur-sailak bere onera ekartzeko. Lur-sail horiek eta eraikin berriak - lizitazio fasean dago - osatuko dute Altzako kirol-instalazio berria.
Astiñene
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, segidako obrak kontratazko espedientea hastea: Astieñe zubia egiteko obrak. Hortaz, Donostiako Udalak beste pauso bat eman du zubi berria egiteko, hain zuzen ere, egungo zubia ordezkatuko duena egiteko. Obra hau egiteko aurrekontua 3,2 milioi eurokoa da eta obrak egiteko epea 15 hilabetekoa izango da.
José Manuel Varona zahar-etxea
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Jose Manuel Varona zahar etxea - Santa Barbara 19 - berritzeko eta handitzeko obrak kontratatzeko espedientea hastea.
Hortaz, zahar-etxea ondoko lokalarekin handituko da eta instalazio guztiak berrituko dira. Obra hauek egiteko aurrekontua 486.210,95 eurokoa da eta lanak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da.
"Hestia" eta "Gaueko" zentroak
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, Hestia baztertze arriskuan dauden pertsonentzako eguneko zerbitzua emateko kontratua egiteko espedientea hastea. Kontratua bi urteko iraupena du eta bi urtez luza daiteke, eta 360.988,79 euroko gastua du.
Egun, zerbitzu hau San Bartolome kalean dago eta Rais Euskadi Elkarteak kudeatzen du. Eta, hain zuzen ere, Udalak elkarte horri egun duen kontratua luzatu dio, harik eta kontratu berria indarrean egon arte, eta gehienez bost hilabetez.
Halaber, Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Gaueko Aterpearen zerbitzua emateko kontratazio espedientea hastea. Kontratuak bi urteko iraupena du eta beste bi urtez luza daiteke, eta 498.551,22 euroko kostua du.
Radarrak mantentzeko kontratua
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, segidako ekipoen mantentze lanak eta irudien kudeaketa gauzatzeko zerbitzuen kontratua hastea: zortzi radar kabina, bi 6F-MR radar finko (makinak), bide anitzetarako radarra hartzeko zutoin gaineko bi kabina (Federico Garcia Lorca eta Loiolako Erriberetako radarrak), multacar unitate bat eta Trucam operadoredun radar bat (radar mugikorra).
Kontratuak bi urteko iraupena du eta beste bi urtez luza daiteke, eta urtero 30.250 euroko prezioa du.
Lorategiak eta estolderia
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiriko lorategi, parke eta gune berdeak zaintzeko eta garbitzeko kontratuaren bigarren luzapena. Kontratua zazpi lotetan banatuta dago eta Miguel Pagola Manterola, Jokin Pagola Manterola, Agin Lorazaintza, Viveros Pagola eta Fomento de Construcciones y Contratas - garbiketaren lotea - enpresei esleitu zitzaien. Kontratua beste urtebetez luzatu zaie eta kontratu honen kostua 4,8 milioi eurokoa da.
Gainera, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du udal estolderia sarea garbitu eta beharrezkoak dire konponketa txikien zerbitzuak egiteko kontratuaren bigarren luzapena. Kontratua Aquambiente Servicios para el Sector del Agua S.A.U. enpresari esleitu zitzaion. Eta kontratuaren urteko gehieneko aurrekontua 2.016.970,65 eurokoa da.
Suhiltzaileak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Rosembauer Española S.A. enpresari esleitzea Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua 4x4 moduko gutxieneko 6.000 litroko edukiera duen inude autoponpa batekin hornitzeko kontratua.
Enpresa esleipendunak ibilgailua Suhiltzaileei prestatu beharko die kontratua sinatu eta hurrengo 8 hilabeteetan. Esleipenaren prezioa 300.685 eurokoa da.
Ikastetxeetan lanak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu Zuhaizti eskolako - Atarizar kalea 22 - teilatua berritzeko proiektua eta lanak kontratatzeko espedientea. Proiektua UBEE.Uriarte, bolibar, Errasti, Ezeiza arkitektoak SLP enpresak idatzi du, 359.923,47 euroko aurrekontua du, eta Eusko Jaurlaritzako finantziazioa - Udalaguntzak programaren bitartez - jasoko duten hiru proiektuetako bat da.
Eta hain zuzen ere, Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera eman dio Urbieta kaleko Amara Berri eskolako eraikinaren aurrealdeak berritzeko lanak kontratatzeko espedienteari. Lan hauek egiteko aurrekontua 586.649,90 eurokoa da eta lanak egiteko epea 5 hilabetekoa da.
Eta bi proiektu horiek segidako finantziazioa izango dute: %60 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, eta %40 Donostiako Udalak.
Giza Eskubideak - Eskura
Behin Aieteko Bakearen Etxean Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Eskura zentroaren jarduera hasita, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako kontratazioa egiteko espedientea hastea: Giza Eskubideen aldarrikapenean oinarrituta Aieteko parkean ibilbide pedagogiko egonkorra diseinatzeko proiektu lehiaketaren espedientea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


