Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundia soluzio bideragarriak aztertzen ari da Usurbilen
Aintzane Oiarbide: “Ez da zilegi Usurbilgo udal gobernuak bere ardurei aurre egin ordez beste administrazio batzuen gain uztea ardura. Diputazioak bideratu du errepidea gurutzatzeko proiektua"
Usurbilen, Troiako oinezkoen pasabidearen inguruan azkenaldian egin diren salaketak argitu nahian, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak garbi utzi nahi du Gipuzkoako Foru Aldundia ari dela N-634 errepidean oinezkoentzat soluzio bideragarri bat aztertzen, eta gaur bertan Usurbilgo Udalarekin egindako bileran zehaztu duela soluzioa. “Ez zaigu onargarria iruditzen Usurbilgo alkatearen jokabidea, Troiako pasabidea dela eta erruak beste erakundeei botatzeko griñarekin. Elkarlanean eta elkarrizketan gauzak egitea hobeto egiten dira, erruak bata besteari bota beharrean”, adierazi du Oiarbidek.
Usurbilgo alkateak esandakoak gezurtatu ditu diputatuak eta azaldu du orain artean ez dela inoiz erakunde bakoitzak finantzatu beharreko planteamendurik mahai gainean jarri ETSk egindako Troiako proiektuaren inguruan, eta alkateak hori ondo zekiela bere informazio interesatua argitaratu aurretik. “Dirurik jarriko ez duela esan duen bakarra Usurbilgo Udala izan da, konpetentziak beste administrazio batzuenak direla argudiatuz, eta hori ez da horrela; oinezko ibilbidea Usurbilgo herritarrek erabiltzen duten heinean, Usurbilgo Udalaren ardura ere bada, eta ez da zilegi beste administrazio batzuen gainean uztea, norberaren aldetik inolako ekarpenik egin gabe”, zehaztu du Bide Azpiegituretako diputatuak, eta gehitu du Usurbilgo alkateak egin duen ekarpen bakarra “ekonomikoki justifika ezinak diren soluzioak” eskatzea izan dela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak usurbildarren segurtasuna bermatzea bilatzen duela eta horretan lanean ari dela adierazi du Oiarbidek: “Alkateak nahi duen proiektuaren kostua 2,4 milioi eurokoa da. Inbertsio hori ezin daiteke inolaz ere justifikatu, Gipuzkoan zehar antzeko egoeratan hartzen ari garen neurriekin alderatzen badugu. Gainera, soluzioak helburua betetzeaz gain eraginkorra ere izan behar du, diru publikoaz ari garelako. Beraz, usurbildarrak ez dira, alkateak salatu duen modura, inondik inora bigarren mailako herritarrak”.
“Gaur bertan, Bide Azpiegituretako Departamentuak Usurbilgo Udalarekin egindako bileran, N-634 errepidea gurutzatzeko semaforo bidezko pasabidearen aukeraren berri eman zaie, baina Udalaren inplikazioa beharrezkoa izango da; izan ere, errepidea gurutzatu ondoren, herrirainoko jarraipena eman behar zaio oinezkoari eta, ardura hori Usurbilgo Udalarena denez, alkateari dei egiten diot horretan lanean has dadin.”, adierazi du Aintzane Oiarbidek amaitzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


