Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJk, Olaberria Bailara babesteko Plan Bereziaren elaborazioa berrartzeko proposatu du
Iridoyk, Beko Errota Plaiaundiko kirol instalazioen kokaleku gisa baztertua izan denez, Udal Gobernua Olaberria Bailara babesteko Plan Berezia berraktibatzeko premiatu du.
Gaur, otsailak 22, Irungo Udaletxean leku izan duen Hirigintza Batzorde informatiboan, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, Xabier Iridoyk Olaberriako Bailara babesteko Plan Berezia berrartzeko eskatu du. "Udal Gobernuari Olaberria Bailara babesteko Plan Bereziaren inguruko elaborazio lanak berrartzeko eskatu diot gaurko sesioan" baieztatu du Iridoyk. "Gogorarazi beharra dago, Plan Berezi honen lanketa bertan behera gelditu zela, bailara barruan dagoen Beko Errota eremua, Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdaketarako kokapen gisa begiesten zelako".
Pasaden ostiralean, otsailak 16an, ospatu zen Bozeramaile Batzordean Beko Errota kokaleku gisa baztertu egin zen, eta ondorioz, "baztertze honek, eremu berezi honen egoera desblokeatzen du eta 2016 hasieran hasi ziren lanei jarraipena ematea ahalbidetzen du. Gehien bat landa erabilerarako gunea da hau, hortaz eremuak izan beharko dituen erabilera berriak, ingurune naturalarekin erlazionatuta egon beharko dute beti" adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Horregatik, galdu den denboraren ondorioz eta lantze horren jarraipenak duen garrantziagatik, Iridoyk, Gobernuari, geldiarazi zen lan horren berrabiatzea ahalik eta lehen egitea eskatu dio, "geratzen den mandatuan Plan Berezia onartzeko, eta hala onespenak berak dakarren hiritarren parte-hartze prozesua era egokian bete dadin, irundar hiritarrek bere hirian asko baitute esateko eta baita erabakitzeko ere" esaten amaitu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


