Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mendicute, EAJ-PNVren Eibarko Alkategaia 2019an
Eibarko Uri Buru Batzarrak ezagutzera eman du jeltzale eibartarren batzarrak Josu Mendicute Rodriguez (Eibar, 1987) izendatu duela Alkatetzarako hautagai, hurrengo 2019ko ekainaren 9an izango diren udal hauteskundeetarako.
Josu Mendicute Rodriguez (Eibar, 1987) Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da. Hauteskundeak izango direnean 32 urte bete berri izango ditu. Udal taldeko bozeramaile da 2015etik, eta aholkularia Legebiltzarrean 2013tik, Iñigo Urkullu Lehendakari izendatu zutenetik.
Ikasten ari zela hasi zen lanean. Hainbat hedabiderekin kolaboratu du (EITB, besteak beste), eta pertsona ezaguna da Eibarko elkarte-ehunean, nabarmentzekoak izanik bere partehartzeak hainbat elkartetan: Musika Banda, fanfarrea, Auzokoak, Errebal Plataforma, …eta Kitto! Euskara Elkartea, edo Eibar.org, besteak beste.
Udaletxean hainbat batzordetan hartu du parte: Euskara, Kultura, Obrak, Hirigintza eta Ingurumena; baita Musika Eskolaren Patronatoan ere, 2015eko irailetik Eibarko EAJ-PNV udal taldearen bozeramaile izateaz gainera.
Eibarko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren Presidenteak, Eduardo Zubiaurrek, hautagaiaren ezaugarriak nabarmendu ditu: “persona hurbila da, ilusioak bultzatutako energiaz beteta dago, eta eibartar peto-petoa da”. Ezaugarri horiek batuta, Zubiaurreren ustez, “Eibarrek etorkizuna eraikitzeko behar duen lidertza berria ordezkatzen du”. Horretarako, Zubiaurrek gogoratu du beharrezkoa dela “ikuspegia, ilusioa eta ulertzeko gaitasuna; Josuk ekarpen hori egin diezaioke Eibarri une honetan”.
Prentsaurrekoan eman dute albistea, gainontzeko zinegotziak eta hainbat alderdikide jeltzalerekin batera. Zubiaurrek balioan jarri ditu Mendicutek 2015-2019 agintaldian orain arte lortutakoak. “Jardiñetako igogailua, NAN bulegoa edo Enplegu Plana abian jarri izana, ez ziren errealitate izango Josuk emandako bultzada gabe. Ondo erakutsi du arduraz jokatzen duela, eta azken aurrekontu-negoziazioa horren lekuko argia da: hiriaren beharrak lehenetsi ditu, alderdi-interesen gainetik. Eibar berpizteko eskain dezakegun alkategairik onena daukagu”.
Ilusioa eta ardura
Mendicutek alderdikideen babesa eskertu du, eta eskatu die “Eibarren etorkizunerako ilusioa piztea”. Hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du pertsona guztien alde lan egiteko, “bozkatzen dutena bozkatzen dutela, eta datozen lekutik datozela”, azpimarratu du, eta esan duenez, “Eibarren etorkizuna balioetan oinarrituta eraikiko dugu, ondo egindako lanean, bizikidetzatik eta emandako hitza errespetatuta”.
Datorren martxoaren 1ean Foro Urbanistikoa izango da Portalean. Bertan, Mendicutek bere lehen konpromisoa publiko egingo du. Ekitaldian, hiriaz duen ikuspegiaren ildo nagusiak azalduko ditu, eta hainbat proiektuz hitz egingo da, tartean, hegoaldeko bialez eta Julian Etxeberria kalearen transformazioaz. Berarekin batera parte hartuko dute Ana Oregi Garraio, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu ohiak, eta Ignacio Alcalde, Metropoli fundazioko presidenteordeak, biak ere eibartarrak.
EAJ-PNVk iragarri du “hemendik hile batzuetara” Mendicutek bere metodologia aurkeztuko duela, bere gobernu-programa garatzeko, eta hiri erronkentzako erantzunak garatzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


