Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoyk Santanok esandakoak salatu eta hirigintza arloan bere kudeaketa babestu ditu
Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, Santanok beregan eta bere gestioagan isuri dituen salaketak erabat ukatzen ditu. "Santanok egin dituen adierazpen publikoak onartezinak dira. Azken bi urte eta erdian bere udal-kidea izan denari modu honetan aipua kentzeak, erakusten du nolakoa den bai politiko eta baita pertsona bezala".
Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, Santanok beregan eta bere gestioagan isuri dituen salaketak erabat ukatzen ditu. "Santanok egin dituen adierazpen publikoak onartezinak dira. Azken bi urte eta erdian bere udal-kidea izan denari modu honetan aipua kentzeak, erakusten du nolakoa den bai politiko eta baita pertsona bezala".
Halaber, Iridoyk "eramangaitza da Santanok politika egiteko duen modua, akusazio faltsuak adierazten ditu eta zalantzak zabaldu, hiritarrek eskatzen dutenetik oso urrun dago. Guk beti kudeaketa garbi eta bikaina gauzatu dugu, zintzotasunez, gardentasunez eta beti legaltasunaren marko barruan lan eginez. Irundar hiriaren interesak errespetatuz eta defendatuz" azpimarratu du. Zentzu honetan, Iridoyk "jardunbide hau politikaren eta demokrazia beraren aurka dago" nabarmendu du.
EAJ-PNVk, Santanok, bere interes pertsonal eta elektoralak lehenetsiz, bere kudeatzaile porrota ezkutatzeko erabiltzen duen etikaren aurkako estrategia salatu ditu, "inola ere ez, ez dugu onartuko Santanok, Iridoyk egindako lana zalantzan jartzea".
Azkenik, EAJ-PNVk Santanori Iridoy-rekiko hasi duen aipu eta ospe galtze kanpaina alde batera uzteko eskatu dio, honekin irundarren interesak kaltetu besterik ez ditu egiten eta. Era berean, jeltzaleek, Santanori egin dituen akusazio faltsuak publikoki zuzentzea exijitu diote.
"Santanok akordioa hautsi du eta Irunen egonkortasuna arrisku larrian jarri du, eta berak bere gain hartu beharko ditu bere erabakiaren ondorioak" amaitu dute esaten jeltzaleek.
Irungo EAJ-PNVko zinegotziek, Santanok Iridoy kargugabetu eta gero koherentziaz jokatu dute
Lourdes Larrazak eta Josune Gomezek, Irungo EAJ-PNVko zinegotziek gaur, urtarrilak 25, Santanok Iridoy kargugabetu izanagatik, beraien udal karguetan; Udaltzaingoa, Giza Baliabideak, Gazteria, Hezkuntza eta Euskarako arloetan dimisioa aurkeztu dute. “Santanok EAJ-PNV Udal Gobernutik kanporatu du eta ondorioz, koherentziaz jokatuz, irundar hiritarrek eskatu bezala, gure dimisioa aurkeztu dugu. Santanok ez du Gobernu Ituna bete eta Irungo Udal Gobernutik egotzi gaitu” adierazi dute zinegotziek.
Bestalde, Larrazak eta Gomezek “ez dugu intsinuaziorik onartuko, ezta Xabier Iridoyk Hirigintza eta Etxebizitza arloen aurrean eduki duen kudeaketa zalantzan jartzea ere, are gehiago Santanori EAJ-PNVrekiko errespetua exijitzen diogu” argi esan dute.
Halaber eta bukatzeko, zinegotzi jeltzaleek Irungo Udaleko langile funtzionarioen babesa eta konfiantza eskertu dituzte, eta “urteotan gureganatu dugun ezagutzarekin Irunen alde eta bere onura lortzeko lanean jarraituko dugu, oposizio konstruktibotik”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


