Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, Miramar jauregiaren erabilpenari eta eskaini behar dituen zerbitzuei erantzuna eman nahi die
Maije Zelaia, EAJ-PNV batzarkideak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Kultura eta Turismo Batzordean adierazi du, “Musikene bere egungo egoitzara eraman izanak Miramar jauregian sortu duen desestabilizazio ekonomikoari aurre egiteko, irtenbide alternatiboak bilatu beharra dago, inolako aukerarik aurrez baztertu gabe”
“EAJ-PNVk – jarraitu du Zelaiak – Miramar jauregiaren erabilpenari eta eskaini behar dituen zerbitzuei erantzuna eman nahi die, beti ere ondare historiko, arkitektoniko eta kulturala babestea kontuan hartuta”. “Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak joan den Osoko Bilkuran adierazi zuen bezalaxe – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – Foru Aldundiak bi txosten egiteko eskatu du, etorkizunean Miramar jauregiaren erabilpenak eskainiko dizkigun aukera eta zerbitzuak aztertzeko. Eta aipatu txostenen konklusioak oinarri, egoera aztertu eta hartu beharreko erabakiak hartuko ditugu”.
Maije Zelaiak argi utzi du: “Egun, Miramar jauregiaren erabilpenaren inguruan, ez da inongo erabakirik hartu. Aztertze fasean gara – erantsi du – eta txostenen emaitzen zain; horien arabera hartuko da erabakia, beti ere, ondare historiko, arkitektoniko eta kulturala babestea kontuan hartuta”.
Proiektuak hotel bat jasotzeko aukeraren inguruan sortu den eztabaidari dagokionez bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, “Miramar jauregiak egun eskaintzen dituen zerbituez gain (hitzaldiak, kongresuak, udako ikastaroak…) txostenak, ostalaritza eta ostatu ematearen inguruko aukera ere jasotzen du, hain zuzen bideragarritasunari erreparatuz”. “Baina aurrez esan dudan bezalaxe – amaitu du Zelaiak – oraindik ez da inongo erabakirik hartu gai honen inguruan”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


