Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Cirizaren egungo egoerari irtenbidea emateko borondatea izatea eskatu du EAJ-PNVk
EAJk erakundeen arteko egungo elkarlan testuinguruaren baitan, kulturgunea herriaren eta herritarren erabilerarako doan uztea eskatu dute, pasaitarrek eraikuntzaren egokitze lanetan 1,2 milioi euro inbertitu dituztela eta Portuko Agintaritzak 230.000 euro eskatzen dituela oinarri hartuta
2012an amaitu zen Jaizkibiak zuen azken kontzesioa eta, halere, ordutik Udalak eta pasaitarrek Udalak berritu eta egokitu duen kulturgune hau erabiltzen jarraitu dute.
Ordutik hona Udalak, hau da, pasaitarrek, zehazki 1,2 milioi euro inbertitu dituzte Cirizan. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dute, 2009. urtean Udalak Markel Olano Ahaldun Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren baitan. Edozein kasutan, Ciriza Portuaren eraikuntza da, baina honen egoera txarra zela eta, egokitze lanak egitea beharrezkoa izan da denbora honetan.
Inbertsio horiei esker, bizitasuna lortu duen kulturguneaz gozatu ahal izan dute herritarrek. “Denbora guzti honetan Udalak ez balu diru guzti hori inbertitu, gaur egun eraikina utzita eta erabat hondatuta egongo litzake Portuak ez duelako eraikina behar eta ez diolako erabilerarik ematen, nahiz eta jabetza Portuarena izan”, adierazi du Nahikari Oterminek, jeltzaleen bozeramaileak.
Bozeramaileak aitortu du Pasaiako Portuko Agintaritzako zerbitzu juridikoek eraikinaren egoera eta erabilera erregularizatzeko, urte guzti hauetan, ez dutela inongo borondaterik azaldu elkarrizketarako, ezta negoziaziorako ere. Are gutxiago, estatuaren abokatuak errekerimenduak bidali ditu behin eta berriz, eta Udalak, pasaitarren interesen defentsan, uko egin die guztiei 230.000 euroko zor hori egindako 1,2 milioi euroko inbertsioen bitartez guztiz ordainduta dagoela ulertuta.
Bide horretatik, Pasaiako Portuko Agintaritzaren aldetik akordio batera iristeko borondatearekin, duela hilabete batzuk egoera erregulatzeko helburuarekin bi hitzarmen idatzi ziren. Batak jasotzen zuen tasen ordainketa, beste hitzarmenarekin orekatzen zen. Bi alderdiak (Udala eta Portua) ados zeuden aipatutako hitzarmenekin; baina, portuko zerbitzu juridikoak uko egin zion hitzarmenetako bati eta, beraz, Udalak alde batera utzi zuen bestea. Horrela, Portua errekerimenduetara itzuli da eta, orain, salaketa jarri du.
Jeltzaleek ez dute ulertzen eta zentzugabetzat jo dute Portuak jarri duen salaketa erakundeen arteko egungo elkarlan testuinguruan eta, horregatik, elkarrizketaren bideari heltzeko eta akordioetara iristeko borondatea izateko eskatu dute. Era berean, Cirizaren doako erabilera ere defendatu dute. “Herriak eta herritarrek 1,2 milioi inbertitu dituzte Cirizan eta Portuak nahiko balu, doan utzi diezaioke eraikina herriari, borondate kontua da”, adierazi du Nahikari Oterminek.
Hori dela eta, EAJ-PNVk espero du irtenbide bat bilatzeko ikerketa egingo duen talde teknikoak atzetik babes eta borondate politikoa ere izatea. Horrela ez bada, zaila izango delako urteetan iraun duen gatazka honi behin-betiko irtenbidea ematea eta Cirizaren egungo egoera erregularizatzea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


