Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak segurtasunerako oztopo elementuak jarriko ditu jende gehien dabilen lekuetan
Donostiako Udalak hiriko segurtasun plana ezarriko du datozen asteotan, hiriko hainbat guneetako segurtasun maila hobetzeko asmoz. Plan hau azken hilabeteotan hainbat udal sailek Ertzaintzarekin batera egindako lanaren ondorioa da.
Laugarren mailako alerta antiterrorista abiapuntu hartuta, plangintza honek hirian hainbat segurtasun elementu finko eta mugikor jartzea ekarriko du, batez ere jende mugimendu gehien duten lekuetan.
Yihadismoaren inspirazioz Europan egindako azken atentatuen ostean, Donostiako Udaleko segurtasun arduradunek lan estua egin dute azken hilabeteotan, hirian arrisku objektibo handien duten lekuak zehazteko eta leku horientzat segurtasun neurriak egokitzeko. Lan hori Udaleko Hiri Segurtasun sailaren lidergoa izan du, eta bertan parte hartu dute beste udal sail batzuk ere, hala nola Babes Zibila, Hiri Mantenua eta Mugikortasuna. Egindako azterketak gune sensibleenak indartzea izan dute helburu, baita hiriko zerbitzu nagusiak ez oztopatzea ere.
Plangintzak jendearen joan etorri askoko guneetako segurtasuna bermatzea izan du ardatz, eta egutegian seinalatuta dauden ekitaldi nagusiak kontutan hartu ditu. Hala, datozen asteotan hiriko hainbat guneetan elementu ezberdinak ipiniko dira, bai finkoak baita mugikorrak ere, plangintzak jasotzen dituen eremuetan segurtasun mailarik handiena bermatzeko asmoz.
Elementuok egokitu ahal izango dira egoera eta unean uneko beharren arabera. Segurtasuna bermatu ahal izateko, plangintza horren xehetasunak ez dira publikoan jakinaraziko, indarra galduko lukete eta.
Azken hilabeteetan, eta hiritar kopuru handiko ekitaldi publikoetarako hainbat neurri hartu dira, hain zuzen ere, ekitaldi bakoitzarentzat prestatutako operatiboaren barruan zeuden hainbat neurri. Serguntasun zerbitzuak - Udaltzaingoa eta Ertzaintza - elkarlanean aritzen dira jaietako zein ekitaldi herrikoietarako segurtasun planak diseinatzen, hain zuzen ere, hiritarren segurtasuna bermatzera zuzendutako segurtasun planak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


