Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/12/13

EAJ-PNVk azpimarratu du gizarte politiken departamentuak adineko pertsonentzako udal egoitzak kabian integratzeko prozesuan betetzen ari den lana

“EH Bilduk ohiko diskurtso “katastrofista” erakusten du behin eta berriz, Gizarte Politikak aitzakia hartuta” salatu du Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaile jeltzaleak
Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalagak gaurko Osoko Bilkuran Lasarte, Andoain eta Bergarako adineko pertsonentzako udal egoitzak kudeaketa eskualdatzearen gai inguruan balioan jarri du Maite Peñak zuzendutako Gizarte Politiken departamentua betetzen ari den lana. “Kabiaren eraketa izan liteke agian – esan du Arrizabalagak – Foru Aldundiak izan duen erronkarik handienetakoa eta zailenetakoa azken urteotan”. “16 dira, Kabiara transferitu beharreko egoitzak, bakoitza bere ezaugarri eta berezitasunekin – jarraitu du Arrizabalagak – guztira 1505 plaza kudeatuko ditu Aldundiak Kabia Foru organismo autonomoa medio. Prozesua ixtean, 229 lanpostu zuzen aurreikusten dira eta guztira, 18 enpresetan banatutako 949 langilek eskainiko dute beren zerbitzua Kabia organismo berrian”.

“EH Bildu ohiko diskurtso “katastrofista” erakusten du behin eta berriz, Gizarte Politikak aitzakia hartuta”. Arrizabalagak joan den Osoko Bilkuran egindako hitzaldia gogora ekarri du, “pasa den hartan – esan du – diskurtso katastrofistaren eragozpen bi aipatu nituen: behin sabaia jo denean ez dagoela gorago igotzerik argumentuetan eta gehiegikeriak sinesgarritasuna kentzen diola norberaren diskurtsoari”. “Ba bi eragozpen hauei – jarraitu du Arrizabalagak – hirugarren bat gehitu behar diogu: “diskurtso raiatuarena”, Kabiaren gaiaren inguruan erabiltzen ari zareten “diskurtso raiatuarena”, alegia”. “Ez omen dira gauzak behar bezala egin – esan du – Foru Arauean ezarritako egutegi marko batek ezartzen zuen ezinezkoa zen epe-asmoa ez delako han zioen bezala gauzatu”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...