Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bere gobernu programa zenbateraino bete duen jakinarazi du Donostiako Udalak bere webgunean
Legealdi honetako gobernu programako proiektuak zenbateraino bete dituen jakinarazi du Donostiako udalak bere webgunean. Kontu-arrazoiak emateko Hitzak, ekintzak baliabidearen barruan aurkeztutako datuen arabera, Udal Gobernuaren betetze maila % 5,70ekoa da. Baliabide hori sei hilabetetik behin eguneratuko da, Udalaren kudeaketari buruzko informazio ireki eta gardena emateko.
Legealdi honetako gobernu programari buruzko kontu-arrazoiak emateko baliabide hori Juan Ramón Viles Lehendakaritzako, Gardentasuneko eta Berrikuntzako zinegotziak aurkeztu du. Vilesen arabera, herritarrei beren hiriko “Udal Gobernuaren kudeaketari buruzko datu erreal eta eguneratuak" jakinaraztea da baliabidearen helburua; “gobernantza berri baten eta gardentasunaren” alde Udalak hartutako konpromisoa betetzea, alegia.
Vilesek esan duenez, “legealdiaren hasieran bere gobernu programaren berri ematean, Udalak zurian beltz jarri zuen zer konpromiso zituen hartuak donostiarrekin. Orain, gure kudeaketari buruzko informazioa eman nahi diegu donostiar horiei, beren Udalaren kudeaketa zertan den jakin dezaten”.
"Udalak kontu-arrazoiak eman nahi dizkie bere herritarrei, eta horretarako, baliabidea egonkortu nahi du. Horrek eguneratze lanak erabateko gardentasunez egitera behartzen du administrazioa, bere proiektuen exekuzio maila zein den jakinarazteko”, gaineratu du Vilesek.
HITZAK, EKINTZAK
Gobernuak 2015-2019 legealdirako aurkeztutako programaren betetze mailari buruzko datu eguneratuak ematen dituen baliabidea da.
Gobernu programa sailka artikulatuta dago, eta ardatz eta lan ildo hauek definitzen ditu:
- 73 helburu estrategiko
- 241 helburu operatibo
- 622 egitasmo edo proiektu
Azken horietatik, gaur arte:
- 215 egitasmo gauzatu dira erabat (% 34,57)
- 281 egitasmo aribidean daude (%45,17)
- 111 egitasmo martxan noiz jarriko zain daude (% 17,84)
- Beharrezko azterketak egin ondoren, 15 egitasmo bertan behera utzi dira (% 2,41)
Horrenbestez, hauxe da Gobernu Programaren betetze maila, ehunekotan adierazia:
-Egitasmoen % 33,79 erabat gauzatu dira (= 215 egitasmo)
-Aribidean dauden 281 egitasmoen % 20,91 gauzatu dira
Alegia, Gobernu Programaren % 54,70 gauzatu da.
Udalaren zeregin eta egitasmoak etenik gabe doaz aurrera, eta hori dela eta, datuak sei hilabetetik behin eguneratuko dira. Datuok webgunean egongo dira ikusgai.
Proiektu berriak
Egitasmo eta proiektuetako batzuk bertan behera gelditu diren arren, badira gobernu programan aipatzen ez diren beste egitasmo batzuk martxan, premiazkotzat nahiz presazkotzat jo direlako martxan jarri direnak. Gobernu programa osatu osteko proiektu horien zerrenda ere webgunean jarri du ikusgai Udalak.
Vilesek esan duenez, “bere kudeaketa administratiboa irisgarritasun, gobernantza eta teknologia estandar gorenekin bat etor dadin nahi du Udalak, eta horretarako, datu irekiak (Open Data) eta informazioaren kudeaketa adimenduna (Big Data) martxan jartzea hartu du helburu; informazio hau guztia ere lan ildo horren parte da. Hori dela eta, Vilesek gogorarazi du informazio hori guztia Donostia Data proiektuari gehituko zaiola. Proiektu horri esker, jendeak denbora errealean kontsultatu ahal izango ditu hiriko zerbitzu publikoei buruzko datuak eta datu soziodemografikoak.
Irisgarritasunarekin eta gardentasunarekin lotutako konpromisoak betetze aldera, gainera, Hitzak, ekintzak baliabideko datu guztiak formatu ireki eta editagarrian argitaratu dira.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


