Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/10/03

Donostiako alkateak gizarte koesio eredua azaldu du Dresden-go nazioarteko topaketan

Donostiako alkate Eneko Goiak, hiriko gizarte kohesio eredua azaldu du gaur Dresdenen (Alemania) burutzen ari den ‘International Dresden Dialogue‘ jardunaldien baitan. Dresdengo Udalak antolatu duen topaketa honetan, Europako Erregioen Batzordeko ordezkariak izan dira, baita Europako beste hiri batzuetako alkateak ere, hala nola Wroclaw (Polonia), Strasbourg (Frantzia), Mechelen (Belgika), Vantaa (Finlandia), Hertogenbosch (Herbereak), Aachen (Alemania) edo Graz (Austria).
Eneko Goia

Donostiak dituen datu sozio-ekonomikoak azaldu ondoren, Goiak ondorioztatu du Donostiak ‘gizarte kohesio indartsua daukala’. Hala, azaldu du bataz beste hiriko auzo ezberdinetan errenta maila ezberdinak dauden arren, ‘ezberdintasunak errenta altuena eta txikiena duten guneen artean ez dira beste hiri batzuetan aurkitzen diren bezain handiak’.

‘Donostian oraindik ere tartea badago hiriko auzo eta gune ezberdinen arteko aberastasun mailari erreparatuz, baina gure inguruko eta Europako beste hiri batzuekin alderatuz oreka handiagoa daukagula esan genezake”, adierazi du alkateak.

Euskal Herrian ETAren indarkeri garaia amaituta, gizarte kohesioa sendotzeko bizikidetzan oraindik ere ‘urratsak daude emateko, besteak beste biktimei eskaini beharreko arretan’. Nola nahi ere, Goiak azaldu du azken urteotan ‘asko aurreratu dugula’ bizikidetzan eta, hala, Donostiako Kultura Hiriburuak ‘aurrerapausu handiak’ suposatu zuela nabarmendu du.

Horrekin batera, adin nagusikoen alde Udalak duen “Donostia Lagunkoia” programa azaldu du. Hala, Goiak azpimarratu du gizarte kohesioak ere nagusienei ematen zaien arretan oinarri sendoa behar duela, askotan gizarte sektore hauek ‘behar izan handiagoak dituelako gizartean modu egokian txertatzeko’.

Hizkuntza aldetik, Euskadin hizkuntza aniztasuna kohesio tresna izateko jarraitu diren politikak ere azaldu ditu Donostiako alkateak, ‘hizkuntza aniztasuna, kultura aniztasuna ere modu egokian garatuta gizartearen kohesioan eragin zuzena duelako’.

Alkateak ere Katalunian gertaturikoa aipatu du hitzaldian.

‘Koesioari buruz mintzatuta, uste dut Katalunian ikusitakoa adibide garbia dela kohesioa lortzeko zer egin behar ez den ikasteko’, azaldu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...