Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk elkartasuna adierazi dio Kataluniako gizarteari, eta bere borondatearen adierazpena ahalbidetzea eta errespatatzea exijitu du
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak adierazpena sinatu du EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeekin batera, Katalunian egindako operazio poliziala salatzeko
Estatuko segurtasun indar eta kidegoek gaur Katalunian burututako operazioaren aurrean, EAJ-PNVk babesa eta elkartasuna adierazten die Generalitateko Gobernuari, Parlament-ari eta herri katalan osoari. Talde jeltzaleak adierazpena sinatu du Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin batera. Adierazpenak, espainiar Gobernuaren estrategia salatzeaz gain, eskatzen dio “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzea”.
Hiru alderdiek konpromisoa berretsi dute oinarrizko printzipio demokratiko guztiekin, eta Mariano Rajoyren gobernuari eskatu diote bertan behera utz dezala oinarrizko askatasunen aurkako eta demokraziaren funtsezko printzipioen aurkako estrategia. Sinatzaileen ustez, horrelako ekintzek kezka sortzen dute, “egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik”.
Euzko Abertzaleak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeen ADIERAZPEN INSTITUZIONALERAKO PROPOSAMENA
1.- Eusko Legebiltzarrak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
2.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokrazioaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
3.- Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa - Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
4.- Eusko Legebiltzarrak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


