Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udaletxea argiztatuko da Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren Nazioarteko Eguna gogoratzeko
Ekainaren 27an eta 28an askapen afektibo-sexualaren aldeko hainbat ekitaldi antolatu dira
Donostiako Udalak bat egingo du, aurten ere, ekainaren 28an, Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunean.
Gaur eta bihar Udaletxeko fatxada gauez argiztatu egingo da eta ostadar koloreko bandera zintzilikatuko da.
Bestalde, Kursaalaren eraikina argiztatuko da ostadarraren koloreekin, ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
Era berean, Dbuseko eta Lurraldebuseko autobusek kolore anitzaren bandera eramango dute eta bideo bat jarriko da nazioarteko egun hau oroitzeko.
Donostia campusa
Udaberrian, LGTB ortzadar banderaren koloreekin margotu zen CarlosSantamaria Zentroaren inguruko espaloi zabal bat. Donostiako Udala eta UPV/EHUko LGTB Ligarekin elkarlanean egindako ekintza bat izan zen. Helburua sexu eta genero aniztasunari ikusgarritasuna ematea da, baita LGTB kolektiboarekiko errespetuaz hausnartzea ere.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


