Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/15

Urrezko danborra aukeratzeko prozesua udazkenean hasiko da

Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du saria emateko prozesu berria. Eta saritua aukeratzeko azken bozketa abenduan egingo da.

Urrezko danborra aukeratzeko prozesua udazkenarekin batera hasiko da. Horrela aditzera eman du Donostiako alkate Eneko Goiak, behin Bozeramaileen Batzordea amaituta. Goiak adierazi du udal taldeek aurreko bileran adostutako prozedura berretsi dutela eta talde guztiei eskertu die izandako jarrera, gaiari buruz hitz egiteko, aukera ezberdinak aztertzeko, eta akordioa lortzeko. Hortaz, honakoa esan du: "Espero eta desio dut akordio hori behar duguna izatea eta, ondorioz, 2018an urrezko danborra dugula ospatu ahal izatea".

Donostiako alkateak azaldu du, urrezko danborra aukeratzeko prozesua Donostia Turismotik Udaletxera, eta zehatzago esanda, Bozeramaileen Batzordera pasako dela. Eta horretarako prozedura bat adostu da, hain zuzen ere, hiritarrek protagonismoa izango duten prozedura. Ondorioz, sariak berak eskatzen zuen hiritar izaera izango du.

Horrenbestez, 2018ko urrezko danborra aukeratzeko prozesua udazkenean hasiko da. Une horretan hiritarrek hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte. Eta nobedadea da hautagaiak aurkezteko epea aurreratu egingo dela. Horrenbestez, balorazioa eta azken bozketan izango diren hautagaien aukeraketa egiteko denbora egongo da hiritarren azken bozketa abenduan zehar egin ahal izateko.

Horren harian, Eneko Goiak segidakoa esan du: "Hiritarrek ohi bezala aurkeztu ahal izango dituzte hautagaiak, baina horretarako epea lehenago hasiko da. Behin hautagaiak aurkezteko epea amaituta, Udalaren teknikariek hautagai horien guztien espedientea egingo dute eta Bozeramaileen Batzordeari bidaliko diote. Bozeramaileen Batzordeak hiru eta bost hautagai aukeratuko ditu eta hiritarrek horien artean bozkatuko dute eta, ondorioz, hautagai horien artean aterako da 2018ko urrezko danborra".

Hortaz, Goiak honakoa aditzera eman du: "Hasi gara prozesuak behar duen logistika eta mekanika informatikoa prestatzen. Gure nahia da parte-hartze handia egotea eta, horretarako, hiritarrei azken bozketa erraztu nahi diegu. Asmoa da hiritarrek gailu elektronikoen bidez bozkatu ahal izatea. Hala ere, kultur etxeetan edota udalaren beste hainbat instalazioetan ere bozkatu ahal izango da".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...