Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak Konstituzio Plazaren 200 urteak ospatuko ditu
Donostiako Orfeoiak doako kontzertua eskainiko du eta Udalak herritarrei ateak irekiko dizkie
Konstituzio Plazak aurten 200 urte betetzen dituela eta, Donostiako Udalak ospakizun egitarau zabal bat antolatu du ekainaren 23, 24 eta 25erako. Ospakizun horien une gorena Konstituzio Plazan bertan Donostiako Orfeoiak eskainiko duen doako kontzertua izango da, Eneko Goia alkateak gaur jakitera eman duenez.
Horixe izango da ospakizunaren unerik hunkigarriena, baina hori baino lehen bestelako ekitaldi sorta jasoko duen egitaraua antolatu du Udalak. Izan ere, aurten 70 urte betetzen dira Donostiako Udaletxea Konstituzio Plazatik Alderdi Ederrera igaro zenetik. Egun Liburutegi zaharra deritzon eraikina txiki geratu ondoren, iraganean hiriko Kasinoa izan zenaren egoitzara eramatea erabaki zuten orduko agintariek 1947an.
Donostiako Alkateak, Eneko Goiak, eman du ospakizun hauen berri. Bere ustez, “hiriak etorkizunari begiratzen badio ere, garrantzitsua da iragana ere gogoratzea eta ospatzea”.
Goiak gogoratu du nola 1813an hiria erasotua eta kiskalia izan ondoren, “orduko agintariek hiria berregin behar zela erabaki zuten. Eta lau urte geroago, egun Konstituzio Plaza izenez ezagutzen dugun gunea pentsatu, diseinatu eta eraikitzen hasi ziren”.
“Orduz geroztik hamaika pasadizo, istorio eta kontakizunen protagonista izan da Konstituzio Plaza, eta dudarik ez dago donostiarrok maite dugun tokia dela. Horregatik ospatu nahi dugu donostiar guztiekin urteurren hau, nondik gatozen gogoratzeko”, adierazi du Goiak.
Egitarau zabala
Ospakizun hauekin hasteko, Udaletxeko ateak zabalik izango dira ostiraletik igandea bitartean nahi duten herritar guztiek Udala barrutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik ostiralean, eta larunbata eta igandean goizeko 11:30etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Gainera, bisita gidatuak antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Horretarako aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.
Udaletxeko parte istorikoak ezagutzeko aukeraz gain, 3-Dko errealitate birtualaren bidez, duela 200 urteko rekonstrukzioa ikusi ahal izango dute bisitariek.
Ekainaren 23a San Juan bezpera izaki, urtero legez Konstituzio Plazan San Juan bezperako Udalbatzaren dantza ikusi ahal izango da, ilunabarreko 19:00etan eta, ondoren, San Juan sua piztuko da.
Ekainaren 24an, berriz, gaueko 22:00etan, Donostiako Orfeoiak Konstituzio Plazan doako kontzertua eskainiko du, sortzaile donostiarren edota hirian oso errotuta dauden kantu sorta emanez, baita sorpresaren bat edo beste ere. Lekuak mugatuak izango dira.
Aipaturiko bi urteurren horiez gain, hirugarren bat ere gogoratuko da aurten: izan ere, Orfeoiak berak 120 urte beteko ditu aurten.
Ekainaren 25ean, igandean, Donostiako Txistularien bandak emanaldia eskainiko du eguerdian plazan bertan. Kontzertua amaitu ondoren, Donostiako dantzari taldeetako haurren ordezkaritzak Haurren esku dantza egingo dute. Hori baino lehen, igandero legez, txistulariek Diana eta Argi Soinua eskainiko dute erdiguneko kaleetan, San Juan zortziko zaharra joz.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


