Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/07

Podemosen desastre espainolak eta Madril-zentrismoak ez dute balio Gipuzkoan eta Euskadin politika egiteko

Gu oldartu egiten gara etengabe, Espainiako errealitatera makurtu nahi gaituen diskurtso “prototipiko” honen aurrean. Ez dugu amore emango betiko diskurtso Madril-zentristaren aurrean. Aspaldi honetan moda politiko espainola “desastrearen diskurtsua” da: Espainiako desastrea gurea balitz bezala. Ba, ez: hau ez da Espainia, ez eta desastrea
Maria Eugenia Arrizabalaga

Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak gaur Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuraren ostean adierazi du, “deigarria da oso Podemos bezalako taldeek proposamen ezberdinak aurkeztu izana instituzioetan gai berberaren inguruan. Horrek argi uzten du egindako proposamen eta planteamenduen koherentzia eza”.

“Podemosen ebazpen proposamena irakurri nuenean, zio luzea eta guzti burura zetorkidan ideia hauxe izan zen: honek Espainiarako idatzia dirudi, madrildarrek, Madrildik, betiko “Madril-zentrismo” harro horrekin, espainolentzat idatzia. Guretzat ez du balio” Arrizabalagak erantsi du, “onartezina da espainiar instituzioetan ezarritako ustelkeria egoera, gurera, Euskadira ekarri nahi izana. Ez da logikoa”.

Bere hitzaldian Arrizabalagak hainbat datu eman ditu, “eztabaidaren testuingurua zehazteko”. “Podemosen proposamenak aipatzen ditu, pobrezia mailatik gertu diren 8 milioi biztanle, diru sarrerarik gabeko 1,3 milioi edota gizarte-bazterketa egoeran direnak, europar mailatik 5,6 puntu gorago direla. Datu beldurgarriak. Baina EAE-n aldiz, 2,1 milioi biztanle gara. Gure langabezia tasa %11,3 da, euro gunetik apur bat gorago (%10), baina espainiar tasatik beherago (%19). Eta pobrezia arriskua Espainian %22,3, Europan %17 eta Euskadin aldiz %9”.

Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du, “deigarria da oso, Rajoy presidente izatea saihesteko aukera eskura izan zuen taldea, Podemos, orain Batzar Nagusietara etorri izana dimisio eske”, “aurkez dezatela dimisio eskaera nahi adina alditan behar den lekuan, Espainiako kongresuan, alegia”.

Azkenik Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, “gu oldartu egiten gara etengabe, Espainiako errealitatera makurtu nahi gaituen diskurtso “prototipiko” honen aurrean. Azken honetan moda politiko espainola “desastrearen diskurtsua” da: Espainiako desastrea gurea balitz bezala. Ba ez. Hau ez da Espainia eta ez dugu amore emango betiko, diskurtso Madril-zentristaren aurrean”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...